AKTUALITATEA


| 2019-11-19 11:48:00

Azaroko osoko bilkuran (2019-XI-5) 2020 urterako aurrekontuak onartu ziren, Navarra Suma, AAB eta Vecinos por Artica y Berrioplanoren botoei esker. Berriobeitiko EH Bilduk kontra bozkatu zuen, arrazoi hauengatik:

     - Ez da batzordeetan landu; hortaz, ez dute azalpenik eman, ezta eztabaidatzeko aukerarik ere. Salbuespena: Igerilekuei buruzko batzordean igerilekuetako tasen atala landu zen.

     - 150.000 € ordainduko ditu udaletxeak kontzejuetako argindarra ordaintzeko. Gure ustez, kontzejuek badute gastu horri aurre egiteko ahalmena; beraz, diru hori ezinbestekoa ikusten dugun polizia-zerbitzua jartzeko erabiliko genuke.

     - Euskarari dagokionez, Larunblai zerbitzua eta BESek (Berriobeitiko euskaltzaleen sarea) jasotzen zuen diru-laguntza kendu dituzte.

     - Beste sail batzuk:

         * Alkatetza lanetarako ibilgailu baten alokairua (3.500 €)

         * Protokolozko ekitaldietarako: kafe eta bazkarietarako dirua (3.600 €)

         * Zendeako eliza bati gasoleoa ordaintzekoa (800 €)

         * Irudi korporatiboaren kudeaketa: akordio bat dago Heda-rekin, lehiaketa irabazi zuenarekin. Zergatik aldatu behar da? (3.000 €)

         * Proyecto Hombrerekin akordioa: alderdi guztiok adostu genuen urtero 500 € igotzea, eta ez dute egin.

         * Ez dira aurrekontu parte-hartzaileak.