Arrano tabernan egingo da Gazteok Artolarekin ekimena, maiatzaren 5ean, 19:00etan. Gorka Artola Alberdi alkatea eta EH Bilduko alkategaia bertan egongo da maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara aurkeztu diren hainbat zerrendakiderekin batera. Bertaratzen diren gazteek galderak egin eta hausnarketak partekatzeko aukera izango dute. Artolaren esanetan, "azken lau urteotan izan dugun lanerako dinamikari jarraituta, herritarrek dituzten beharrak, nahiak eta gogoak zuzenean entzun nahi ditugu, haiekin espazioak partekatu. Gazteei eragiten dieten gai asko ditugu une honetan pil-pilean eta haiei buruz hitz egin nahi dugu beraiekin". Aurrez ere galderak egiteko aukera egongo da, dagoeneko Arrano tabernan horretarako jarri duten kutxan sartuz. Ernaik antolatu du ekimena, eta gazte bergararrak gonbidatu dituzte bertaratu daitezen.