AKTUALITATEA


| 2019-10-21 10:47:00

Azken osoko bilkuran bizi izaniko giroa ez zen batere onbiderako izan; are gehiago, nahiko zakarra izan zen. Alkateak eztabaida gogorrak izan zituen PSE-EEren, Elkarrekin-Berangoren, eta Berangoko Euskal Herria Bilduren bozeramaileekin. Idazkariak ere, talka egin zuen Berangoko PSE-EEren eta Euskal Herria Bilduren bozeramaileekin.

GAI ZERRENDA.

LEHENENGO PUNTUA.

HAUTESKUNDE-MAHAIETARIAKO KIDEAK AUKERATZEA, 2019KO AZAROAREN 10EAN EGINGO DIREN HAUTESKUNDEETARAKO

Zozketa automatikoa izan zen hura, ez zen egon arazorik Udal-talde guztiok onartu genuen emaitza.

BIGARREN ETA HIRUGARREN PUNTUAK.

HIRIGINTZA ARLOKO UDAL-AHOLKU BATZORDEAREN ARAUDIA ONARTZEA ETA ORGANOAREN SORRERA

Euzko Alderdi Jeltzaleak hirigintza arloko udal aholku-batzordearen erregelamendua oinarritutako lege-esparrua aldatu zuen, baina ez zuen funtsa aldatu. Gogora dezagun erregelamendu horretan duela hiru urte indargabetutako lege bat aipatzen zela (osoko bilkurarako akats hori zuzendu egin zen), eta batzorde horretan ez zuela lekurik lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 legean aurreikusitakoa: ingurumen-elkarteren bat nahitaez egotea batzordean.

Berangoko Euskal Herria Bilduk aurreko hirigintzako informazio-batzordean eskatutako legezkotasunari buruzko txosten juridikoa eskatu zuen berriro bilkuraren hasieran. Oposizioko 4 taldeak harritu ziren, Osoko bilkuran esan zutelako ez genuela txosten hori eskatu. Nolanahi ere, Idazkariak inongo talderi ez igorritako legezkotasun-txosten moduko bat irakurri zuen. Txosten hori oso orokorra zen, gutxi landua (eskuz idatzita ekarri zuen), eta ez zion heltzen legeari egokitutako erregelamenduari.

Artikuluei dagokienez, puntu batean baino ez ziren aldatu: Udal-idazkaria hemendik aurrera bokala izango da eta botoa emateko aukera izango du. PSE-EEko bozeramaileak, Nerea Jimenezek, salatu zuen anormaltasun hau. Izan ere, berak egiaztatu zuen Bizkaiko inongo udalerritan halakorik ez dagoela aholku-batzordean. Zinegotzi sozialistak, halaber, zalantzatan jarri zuen bokalen hautaketa-metodoa, EAJk izendatu baititu haren nahierara, eta Udal-gobernuak ez die organo aholku-emaile horretan parte hartzeko aukerarik eman herriko beste hainbat talderi.

Koldo Martinezek, Elkarrekin-Berangoko zinegotziak, batzordean ingurumen-talderik ez egotea salatu zuen (legeak halako talderen bat egotea behartzen du). Borroka honetan Berangoko Euskal Herria Bilduren bozeramailearen laguntza izan zuen. Izan ere, azken honek Idazkariari, bere ustez, talde horrek batzordean egon behar zuen ala ez galdetu zion, legeak hala esaten duela kontuan harturik. Hau izan zen haien arteko lehen hika-mika. Bigarren haserrealdian, Idazkariak, aurreko Osoko bilkuran bezala, udal-gobernuaren lana blokeatzea leporatu zion Berangoko Euskal Herria Bilduren bozeramaileari,  garesti ordaintzen diren kontratazio-espedienteak eskatzen baititu. Zein da oposizioaren betebeharra? Gobernu-taldearen lana fiskalizatzea. Horretarako, idazkariak, gehiegi eskatzen dugula argudiatutabeharrezkoa dugun dokumentazioa ukatzen digu. Baina berak eskatutako dokumentazioa ezarritako epean entregatuko balu, guk ez genuke orain aste batzuk galdetutakoa berriro erreklamatu behar izango, eta “Udala ez litzateke blokeatuko”.

Berangoko Euskal Herria Bilduk salatu zuen artikuluak ez zeudela Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 legean oinarrituta, eta erregelamenduaren 16. artikulua irakurri zuen, zeinek ez duen zerikusirik 40/2015 legearen 17.2 artikuluarekin.

Araudia onartu zen EAJk eta PPk emandako aldeko botoekin; Berangoko Euskal Herria Bilduk, Elkarrekin-Berangok eta PSE-EEk kontra bozkatu zuten. Aholku-batzordea sortzea ere onartu zen.

LAUGARREN PUNTUA

BERANGOKO UDALAREN GOBERNU IREKIAREN PLATAFORMA HITZARMEN ESPEZIFIKOA ONARTZEA

Eguneko laugarren puntua Biscaytik taldearekin lortutako akordioa izan zen, talde guztiek babestuta.

Azken hika-mika izan zen, Berangoko Euskal Herria Bilduren bozeramaileak, hitza ez zuela, Toki-Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikulua betetzea exijitu zuenean. Artikulu honek honela dio alkatetzaren eskuordetzari buruz (urriaren 7an eta 8an eskuordetza bat egon zen): “De todas las delegaciones y de sus modificaciones se dará cuenta al pleno en la primera sesión que se celebre con posterioridad a las mismas”Landa andreak ez du abisatzen noiz joaten den, ezta zergatik ez dituen alkate-lanak egiten ere, nahiz eta legeak behartzen duen.

BERANGOKO EUSKAL HERRIA BILDUK

Ondorengo idazkia sartu zuen Udalean Araudiaren gainean.

kaixo@berangon.eus