AKTUALITATEA


| 2020-06-03 11:25:00

EH BILDU PANDEMIAREN KUDEAKETAREN GAINEKO GOGOETA

EAJko gobernu-taldeak burututako ekintza guztiak, eta pandemia garaian egindakoaren kontuak bere osotasunean ikustean, objektibotasunez baloratu ahal izango du EH Bilduk bere lana.  Begi bistakoa da egoera oso zaila izan dela gure herritar guztientzat, eta alkateak eta bere taldeak pandemiari aurre egiteko hartu dituzten erabakiak ez direla batere errazak izan. Hori guztia gure gain hartzen, eta onartzen badugu ere, bai EH Bilduk, bai oposizioko gainontzeko taldeek ere ezin dugu begi onez ikusi, ia hiru hilabete luze hauetan aldez aurretik pentsatutako eta ikusitako gardentasun eza. Gehiengo osoa duen alderdian “konfiantza izatea” ezinbestekoa da, baita oposizioak gobernuaren lana kontrolatzea ere.

Berangoko biztanleei eskerrak eman nahi dizkiegu, horrelako egoera gogor batean ahalik eta ondoen aurre egiteagatik. Gobernu-taldeari kritika politikoa egin behar zaio; alde batetik, gardentasun eza erakusteagatik; eta bestetik, oposizioari leporatutako gaitzespenengatik, bere egiteko modua agerian uztean.

OSOKO BILKURA, 26/5/2020

EAJ muturreko egoera honetan nahi duena egiten ari da, oposizioari ezer gutxi esanda COVID 19ren gaineko hartutako neurriez, horretarako konpromisoa hartu arren. Gainerako alderdioi leporatzen digu, bilera ofizial gehiago egin nahi izatea diru gehiago lortzeko, baina guk  agiria duten bilera ofizialak nahi ditugu sinesgarritasuna izateko. Bitartean, alkateak dio: “Kide bana duzuen alderdiok gehiago kobratzen duzue batzordeetara joateagatik. Izan ere, batzorde guztietara joaten zarete, baina hilaren amaieran gobernu taldekoek gaiak lantzen dituzte, eta ezin dira guztietara joan.”

EAJ izan zen, alkatearen ahotan, dotorezia gutxirekin diruzko betebeharra mahai gainean jarri zuena, eta ez da hori egiten duen lehenengo aldia (gutxienez, hirugarrena da). Horrenbestez, diruarekin zerikusia duten gaiak xehatzeko beharrean ikusten dugu gure burua.

BILERA OFIZIALAK

Bozeramaileen batzordeetan (taldeei informatzeko modu eraginkorra) 300 euro baino ez dira banatzen, baina guztiak oposizioaren artean. Elkarrekin Berangoko, PSEko eta PPko zinegotzi-bozeramaileek kobratzen dute, EAJko bi ordezkariak (lanaldi osorako) eta EH Bildurena (lanaldiaren% 55ekoak) liberatuta baitaude. Batzorde informatiboetan 550 € banatzen dira, 350 EAJko kideentzat. Zein bilera ofizial du “nahiago” alkateak? Baten bat? Edonola ere, gogora dezagun alkateak, aldez aurretik, diruaren gainean esandakoa.

Berangoko Euskal Herria Bilduk bozeramaileen batzordearen bileren alde egin zuen. Merkeagoak dira, eta agiria badago. Ikusi eta gero une honetan gobernu taldearekiko konfiantza falta dagoela, dena dokumentatuta egotea nahi dugu.

Batzordeen presidenteek 75 € kobratzen dituzte teknikariekin egindako bilera bakoitzeko; EAJko zinegotzi guztiak dira presidente… eta gero 200na € kobratzen dituzte eurei azaldu edo landu behar dituzten gaiak azaltzeagatik, alkate andreak ez badu egiten. Legeak horretarako aukera ematen du. Osoko bilkurara joateko, bilera bat baino gehiago behar izaten du presidente bakoitzak.

Gogora dezagun udalean 7 informazio batzar iraunkor daudela, bat EAJko zinegotzi bakoitzeko. Hori horrelakoa da, baina gehiago edo gutxiago egon litezke; alkateak proposatu zuen eta udalbatzak, EAJ nagusi zela, baietz esan zuen.  

SOLDATEN IGOERA

EAJk liberatuen soldatak igotzeko bere proposamenaren alde bozkatu zuen, +%2.30 (EAJk bi liberatu ditu, EHBk  liberatu erdia). ABEEEak eta kaleratzeak direla eta, jende askok arazo larriak ditu; bitartean, udalean soldatek gora egiten dute. EHBk aurka bozkatu zuen.

ITSU-ITSUAN EGIN BEHARREKO PROPOSAMENAK, INFORMAZIO OFIZIALIK GABE

PPri izan ezik, gainontzeko alderdiei, melodramatikoki leporatu ziguten pandemia garai honetan ezer gutxi egin izana, baina proposamenak dokumentaziorik gabe, eta informazio partziala izanda, egin behar izan genituen; hori guztia agiri ofizialik gabe. EH Bilduk, eskuzabaltasunez, laguntza eskaini zuen eta hirutan EAJk ez zuen onartu.

Bozeramaile batek apirilaren erdialdean egindako batzorde batean eskatu zituen gure herrian alkateak azaldu zituen pandemiaren datuak. Alkateak esan zuen ez zituela prest partekatzeko, eta ez zituen partekatu; soilik, 7 herrien gaineko mankomunitatearen dokumentu bat, baina lehenagotik, Berangoko EH Bilduren bozeramaileak ba zuen dokumentu  hori, erakunde horretako alderdikide batek eman baitzion.

Apirilaren 8an, alkateak zinegotziei bilera informal baterako bide telematikoaz deitzeko ahalegina egin zuen. Bilera hori ordu erdi geroago egin behar zen, eta ordubete, ordu eta erdira mugatuta egon behar zuen. Zinegotzi batzuek eragozpenak jarri zituzten beren betebehar profesionalengatik, eta prestatzeko denbora gutxi izateagatik. Beraz, denboraz ondo ibiltzeko apirilaren 17an egiteko konbokatu zuen.

Hori baino lehenago, baita horren ostean ere, EH Bilduk, eskuzabaltasunez, laguntza eskaini zion alkateari, eta hiru aldiz, gutxienez, baztertu egin zuten. Lehenengoan, David Martin zinegotziak alkatearekin modu informalean hitz egin zuen bere bulegoan, martxoaren 13an. Osoko bilkuran, alkateak elkarrizketa pribatu eta informal hori plazaratu zuen, esandakoa bere nahierara moldatuz.

GARDENTASUNIK EZ

EH Bilduk gardentasunaren aldeko  bi mozio erregistratu zituen, eta alkatearen erabakia, hasiera batean, gai-zerrendatik at uztea izan zen, izapide guztiak bete arren. Are gehiago, maiatzaren 4ko informazio-batzordean ere, argi ikusi zen alkatearen jarrera. Bertan, EH Bilduren mozioak “iradokizuntzat” jo zituen.

Hauexek izan ziren aurkeztu genituen bi mozioak:

– Astero bilerak egiteko eskaera, pandemiaren bilakaerari buruzko informazio ofiziala jasotzeko.

– Alkatetza-dekretuak digitalizatzen hastea, Landa andrearen lana kontrolatu ahal izateko, udaletxera nahitaez ez joateko.

Zer gertatu zen? EH Bilduk apirilaren amaieran eskatu behar izan zuen alkateak emandako hitza betetzea, bi aldiz gutxienez, hau da, atzeratutako martxoko osoko bilkura egitea. Eskaera idatziz eta erregistroan sartu behar zuen udal-taldeak. Testu horren garrantziaz jabetuta, oposizioko alderdiekin adostu zen, eta denak ados zeuden, bat izan ezik. Filtrazio bat egon zela uste dugu.

Udaletxeko erregistroak goizeko 8: 00etan zabaltzen du. Euskal Herria Bilduren testua apirilaren 27an, astelehenean, ordu horretan bidali behar izan genuen. Egun horretako 7: 45ean, alkateak jakinarazi zigun egun bakar batean egiteko batzorde informatibo guztiak deituko zituela. Ulertu genuen osoko bilkura, guztiak deitu zirelako, laster egingo zela, ezarrita zegoen maiatzaren 26 baino lehenago. Bi mozio horiek erregistratu genituen, baina osoko bilkura ez zen egin.

Batzordeak maiatzak 4ko deitu zituen alkateak. Egun horretan, EH Bilduk pandemiaren bilakaerari buruz, 15 egun lehenago egindako 30 galdera baino gehiagori erantzun egin zioten. Tarte horretan desagertuta egon izana leporatu zigun alkateak, nahiz eta udal-talde honek whatsappen bidez komunikazio modu eraginkorragoak iradokitu alkateari. EH Bilduk egindako eskakizunei idatziz erantzutea eskatu zuen, edota bilera ofizialean.

Informazio batzordean “iradokizun” gisa kalifikatutako mozioak ez ziren sartu osoko bilkuraren deialdiaren lehen bertsioan, nahiz eta EH Bilduren bozeramaileak ez zituen horiek erretiratu. Beraz, protesta egin behar izan zuen, eta aholkulari juridikoekin kontsultatu. Bigarren deialdi bat egin zen; azkena. Alkateak sartu zituen mozioak deialdian. Horrek guztiak haserretu egin zuen Landa andrea. Gaitzespen eta argudio faltsuen artean, eta elkarrizketa pribatuak barne, EAJk ezetz bozkatu zuen.

Eta EAJk 3 mozio sartu zituen, premiazkoak bailiran, aldez aurretik modu zuzen batean informatu eta adostu zitezkeenak. Izan ere, denbora egon zen. Baina, zertarako!

– LGTBI manifestua.
– Esker oneko hitzak enpresa batzuei, pandemiak iraun bitartean udalarekin izandako lankidetzagatik.
– Alderdi politiko batzuek beren egoitzetan jasandako pintadak gaitzesteko testua.

EH Bilduk hiru mozioen premiazko prozeduraren aurka bozkatu zuen. Urgentzia EAJren botoekin onartuta, EH Bilduk lehenengo bien aldeko botoa eman zuen eta hirugarrenean abstenitu egin zentestua ez zegoelako adostuta, itxia eta inposatua baizik. EHBk arbuiatu egin zituen eta arbuiatu egin ditu pintaketak, deitoratu egin zituen eta deitoratu egin ditu, baina ez du zertan EAJren testu elektoralista hutsa hori onartu behar.

LABURBILDUZ (COVID19ko GARAIA)

1 – Behin eta berriz laguntza eskaintzen diezu eta albo batera uzten dute.

2 – Une zail batean lan egiten uzten diezu, estutu gabe.

3 – Handik denbora batera, akta duen azalpen ofizialak eskatzen dizkiegu, eta:
   – Lagundu ez izana leporatzen dizute.
   – Abandonatu izana leporatzen dizute.
   – Informazioa modu ofizialean jasotzea eskatzean, kobratu nahi izatea aurpegiratzen dizute.

   – Osoko bilkuran elkarrizketa pribatua eta informala erabiltzen da, edukia eta terminoak gezurtatzeko.
   – Talde politikoek erregistro orokorrean aurkeztutako dokumentazioa, eta haren datak alde batera uzten da, utzikeria eta laguntza faltaren mezua indartzeko.

Bitartean jendea gaizki pasatzen ari da, eta  liberatuek gehiago irabaziko dute.

BONUS TRACK-A

EAJk ez digu ezer kontatzen talde politikooi. Sare sozialen bidez izaten dugu garrantzi handiko erabakien berri:

– Maskarak banatzeko modua eta datak.
– Udako jaiak bertan behera uztea.
– ETEentzako eta saltokientzako diru-laguntzen zenbatekoa eta laguntzak eskatzeko oinarriak…

Gai garrantzitsu eta premiazkoei buruzko informazio eguneraturik eta ofizialik gabe, oposizioak ezin dio gobernuari lagundu. Badirudi gehiengo absolutista batean gaudela. Gogora ditzagun 2019ko udal-hauteskundeetan emaitzak: EAJk 1577 boto, oposizioak 2008 bozka.

kaixo@berangon.eus