AKTUALITATEA


| 2020-02-25 10:11:00

1. UDALEKO GIZA-BALIABIDEEN PLAN ESTRATEGIKOA

Funtzionarioentzat, eta lan-kontratu finkoa duten langileentzat aurre-erretirorako sustapen-neurri batzuk ezarri dira. Udaletako langileak zahartuz doaz, eta kosta egiten zaie teknologiara egokitzea. Langileek hitzarmena begi onez ikusten dutela esan ziguten bilkuran.

2. 2020ko ORDAINSARIEN GEHITZEA

Erakundeetako langileentzat. Helburua, kongresuan Euskal Herria Bilduren 5 ordezkarien baiezko botoekin onartutako 2/2020 Errege Dekretua berrestea izan da.

3. EAEko GOBERNUAREN ETA UDALAREN ARTEKO HITZARMENA, POLIZIEN ARTEKO KOORDINAZIOA ETA LANDIKETZA BULTZATZEKO

Udalak ez du inolako inbertsiorik egin behar koordinazio hori bultzatzeko.

4. UNICEF-en HAURREN HIRI-LAGUNA IZATEKO BERANGOREN HAUTAGAITZA ONARTZEA

Zalantzaren bat tarteko, aldeko botoa eman genuen. Betebeharrak zehaztu gabe daude; UNICEF-ek markatuko dituela esan ziguten bilkuran.

5. ADIERAZPEN INSTITUZIONALA, SEADEN 44. URTEURRENA DELA ETA

EH Bilduk Madrilgo akordioak (1975) arbuiatzeaz gain, Marokoko Erresumak saharar herriaren aurkako zapalkuntza jasanezina salatu ere egiten du.

6. MARTXOAREN 8ko ADIERAZPEN INSTITUZIONALA, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

EH Bilduk aldez aurretik aurkeztutakoa erretiratu zuen, eta EUDELena onartu zuen. Faltan somatzen ditugu etxez etxeko laguntza-zerbitzuan diharduten emakumeen aitortza eta aldarrikapena, baita ahalduntzea bultzatzeko neurririk ez egotea ere.

kaixo@berangon.eus