AKTUALITATEA


| 2019-10-06 09:23:00

Irailaren 24an, legegintzaldi honetako lehen ohiko osoko bilkura egin genuen Berangoko udaletxean, gai-zerrenda hauxe zelarik:

1. Gorrondatxe bideko hiri-lurzoru finkatuaren HAPOren aldaketa hasiera bateko onartzea.
2. Klima aldaketaren aurkako konpromiso zehatzak hartzeko mozioa, EHBildu taldeak aurkeztua.
3. Alkatetzaren ebazpenen eta tokiko gobernu-batzarraren erabakien zerrenda.
4. Eskaerak eta galderak
.

1. Gorrondatxe bideko hiri-lurzoru finkatuaren HAPOren aldaketa hasiera bateko onartzea

EAJk ez zuen laguntzarik behar izan sektore horren onartzea aurrera ateratzeko, gehiengo osoa du eta. Lehenengo puntu hau onartu zenBerangoko Euskal Herria Bilduk aldaketa horren aurka bozkatu zuenInformazio-batzorde iraunkorrean, gaia osoko bilkurara pasatzeko bozkatu zenean, abstenitu egin ginen.

2011n egin zitzaion HAPOri lehenengo alegazioen agiria, eta 8 urte geroago iritsi dira alegazio horiek. Elkarrekin-Berangok informazio-batzordean protesta egin zuen, aldaketa hori teknikari batek azaldu behar zuela argudiatuz, baina gobernu-taldeak kontra egin zuen. Guk Koldo Martinez zinegotziaren protesta begi onez ikusten dugu.

2. Klima-aldaketaren aurkako konpromiso zehatzak hartzeko mozioa, EHBildu taldeak aurkeztua

Uztailean egindako osoko bilkuran gure mozio honek ez zuen lekurik izan, berezia baitzen bilkura hura, baina  iraileko osoko bilkuran defendatu dugu. Elkarrekin-Berangok gure mozioari  hiru puntu gehitzea proposatu zuen, gure oniritziarekin. Hala ere, bozkatu eta gero, gure mozioak ez zuen aurrera egin.  PSE-EEk eta EAJk  aurkeztutako bi mozio alternatiboen kontra bozkatu genuen; EAJk aurkeztutako mozioa onartu zen. Mozio hori, Eusko Jaurlaritzaren larrialdi klimatikoaren adierazpen kaskarrean oinarrituta dago.

3. Alkatetzaren ebazpenen eta tokiko gobernu-batzarraren erabakien dataren zerrenda.

Udal-talde honek artxiboan ez zeuden alkatetzaren ebazpenei buruzko informazioa eskatu zuen, eta udal-gobernuak arrazoiak eman zizkigun. Era berean, alkateak ohartarazi zigun, alkatetzaren ebazpenak eta dekretuak, gatazkarik egonez gero, osoko bilkurarako deialdia baino lehenago ez direla eskuragarri egongo. Berangoko Euskal Herria Bilduk artxiboan egon behar luketen ebazpenak, eta ez zeudenak, zerrendatu zituen.

4. Eskaerak eta galderak.

4.1. PSE-EEk eskolako patioaren estaltzeari buruzko galdera egin zuen. Erantzuna hauxe izan zen: Eusko Jaurlaritzak hartuko du patioa estaltzeko eta eskola handitzeko ardura, lanen adjudikazioa hutsik gelditu baitzen.

4.2 PSE-EEk osoko bilkuren bideo-grabazioak zertarako erabiltzen edo erabiliko diren galdetu zuen. Alkateak esan zuen oraingoz grabatu besterik ez direla egin bilkurak.

EHBilduk udal mailako hainbat galdera egin zituen:

4.3. Aurrekoetxeako txakur-parkeko obrak direla eta, auzokideek kexatu ondoren, informazioa eskatu genuen. Obraren proiektuari eta espedienteari buruz idatziz egin genuen eskaerari erantzun arte itxarotea eskatu ziguten.

4.4 Sabino Aranan arratoiak zeudelako Abuztuan galdera hauek egin genituen. Irailaren 13an jaso genuen erantzun hau. Osoko bilkuran azken egunetan berriren bat egon ote zen galdetu genuen. Alkateak jakinarazi zigun Getxon, Sabino Aranatik gertu, sastraka eta zikinkeriaz betetako zelai bat dagoela, eta Getxoko udalari hura garbitzeko eskatu zaiola, izurritearen fokuetako bat izan daitekeelako. 

4.5 Uztailaren 16ko informazio-batzordean, ibaia eta mendia garbitzeko eskatu genuenIrailaren 18ko informazio-batzordean jakinarazi ziguten URA abisatuta zegoela, ibaiaren egoera txarra egiaztatzeko eta garbitzeko, baina ez zirela Foru Aldundiko mendi-sailakoekin harremanetan jarri. Bigarren gai horri buruz berriro galdetu genuen Osoko bilkuran, eta alkateak esan zigun oraindik ez direla haiekin harremanetan jarri. Suteak izateko arrisku handiko sasoia da.

4.6. ENVISER-eko garbiketa-langileek (kaleak eta lorategiak garbitzeko enpresa esleipenduna) lan-arazoak dituzte (edota zituzten)Kontratuaren egoerari buruzko galdera egin genuen obra eta zerbitzuen informazio-batzarrean, eta berriz ere Osoko bilkuran, irailaren 18tik 24ra bitartean berririk egon ote zen jakiteko. Bietan honako hau esan zigun alkateak: “Gai hau ez dagokigu guri”, baina udal-esleipen eta lehiaketaz ari gara. Langileek, dagoeneko, zor zitzaiena kobratu dutela jakinarazi ziguten, baita alkateak enpresarekin eta langileekin hitz egin zuela ere.

4.7. Elkarrekin-Berangok defendatutako  FFFren larrialdi klimatikoaren mozioa bertan behera utzi eta gero, alkateak osoko bilkuraren astean bilera egin zuen erakunde horretako Berangoko ordezkariarekin. EHBilduk bilera horren gaineko informazioa eskatu zuen, eta alkateak jakinarazi zigun EAJk osoko bilkuran zer egingo zuen azaldu ziola.

4.8 www.berangokultura.eus oraindik eguneratu gabe dago, eta EHBilduk zer dela eta galdetu du berriro ere. Dirudienez, arduradunak ez du denborarik udal webgunea eguneratzeko, ikastaro batean baitago.

4.9 Osoko bilkura honetan ez zen aurkeztu aurreko plenoaren akta  (uztailaren 23an egin zen bilkurarena, alegia). Arrazoia galdetu genuen. Itxura denez, ez zen betarik izan akta egiteko, eta datorren osoko bilkuran onartzeko bozketa egingo da.

4.10 Aminata proiektua. Euskal Herria Bilduk Aminata proiektuari buruzko informazio guztia eskatu zuen. Egunak pasa zireen eta hauxe izan zen jason genuen erantzuna. Osoko bilkuran adierazi genuen bezala, ezin dugu onartu erantzun hori. Ordu gutxira, idazki hau erregistratu genuen.

INFORMAZIO-BATZAR IRAUNKORRAK

Osoko bilkura baino astebete lehenago informazio-batzarrak egin genituen. Berangoko lan-merkatuaren txostena azpimarratu nahi dugu; gobernu-taldeak kopiak eman zizkigun inolako azalpenik eman gabe. Udako jaien kostua helarazi ziguten; aurrekontu parte-hartzaileei buruzko informazioa eman ziguten (bere momentuan prozesuaz kexatu ginen), eta, berriro ere, gure desadostasunak azaldu genituen. Helduentzako euskarazko ikastarorik ez dagoela ere esan ziguten, hizkuntza ikastekoa salbu, nahikoa eskaririk ez dagoelako …

Berangoko Euskal Herria Bilduk hainbat obra txiki egiteko eskatu zuen:
1- Zintarriak birjartzea Kurtxeko haur-parkean.
2- Seinaleak berritzea
3- Sabino Arana kalean Berangoko seinalea birjartzea
4- Telefonicari Axganeko telefono-kabina berritzeko, kentzeko edo aldatzeko eskatzea
…..

Bukatzeko, ez da lehenengo aldia gobernu-taldean komunikazio-falta agerian jartzen duguna. Hilaren 25ean, 19:00etan, publikoari irekitako bi ekitaldi zeuden bi leku ezberdinetan:

1. Nagusien Etxean, udal aurrekontuetan parte hartzeko prozesuaren azalpena.
2. Berangoetako kultur-etxean, Santa Anako ikastaroen zozketa, izena eman zutenak eskainitako plazak baino gehiago izatekotan.

kaixo@berangon.eus