Pasa den larunbatean aurkeztu genituen Goierriko Kultur Etxean maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako gure proposamenak.
Bertan esan genuen "marmotaren herria" dela Barrika. 40 urte baino gehiago daramatzagulako kolore bakarreko udal kudeaketarekin, gelditua, ekimenik gabea eta auzokideak albo batera utziz gobernatzen duena.
Honen aurrean, egoera aldatzeko konpromisoa erakutsi genuen, eta eztabaidarako proposamen batzuk jasotzen dituen bideoaz gain (https://youtu.be/gpGzqPYsszg), horri begirako gure proposamenak jasotzen dituen dokumentua ere aurkeztu genituen (ikus beheko dokumentua).
Bertaratutakoen ekarpenak ere jaso genituen, eta pintxo batzuk janez amaitu genuen giro onean joan zen saioa.