Gaur udalbatza berria osatu da udalean.
Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu bozka bakoitzean gugan konfiantza jarri duzuen bakoitzari. 4 zinegotzi lortzen ditugun lehen aldia da eta bozka bakoitza bikain ordezkatuta egongo da udaletxean.
Mila esker ere gaur arte gure bozeramailea izan den Miren Tubet-i, egoera zail batean gure ekimenak primeran defendatzeagatik.
Eta azkenik animoak eta munduko zorterik onena gaur hasi den legegintzaldian gure ordezkariak izango direnei: Yolanda Contreras, Isusko Bilbao, Susana Álvarez eta Xabier Errementeria.