AKTUALITATEA


| 2023-05-21 21:29:00

Gaur eguerdian egin dugu Barrikako Udaletxeko plazan EH Bilduren ekitaldia, 50 herritarren partehartzearekin.

Xabier Errementeria alkategaiak adierazi du EH Bildu dela Barrikak behar duen alternatiba, marmota lozorrotik esnatu eta herri moduan aurrera egin dezan. Jon Iñarritu Madrilen dagoen parlamentariak bideo baten bidez hartu du parte ekitaldian, eta EH Bilduren aldeko botoa aktibatzearen garrantzia azpimarratu du.

Beste aldetik, Gasteizen parlamentari den Leire Pinedok Aldundiaren garrantzian ipini dau fokoa, instituzio honena baita Barrikak bizi dauen garraio eta errepide azpiegituren arazoa konpontzeko eskumena.

Aratzen kitarra soinu eta kantuekin amaitu da ekitaldia, eta bertaratutakoek mokadu bat jan eta trago hartzeko aukera izan dute. Barrikak aldaketa behar du, eta EH Bildu da horretarako tresna.