Irailaren 25ean ezohiko batzorde informatibo bat deitzea eskatu zion EH Bilduk Barrikako alkateari, herrian proiektatuta dauden bidegorrien inguruan zuzeneko informazioa jasotzeko eta gobernu taldearen asmoa zein den jakiteko.
Alkateak ukatu egin zuen eskaria, eta gaiaren inguruko informazioa hurrengo osoko udalbatzarrean emango duela adierazi zigun. Urriaren 5ean izan zen Ez-Ohiko Osoko Bilkura, eta bezperan, urriaren 4an, Kontuen Batzorde Berezia eta Bilkurarako gaietarako Batzordeen bilerak izan ziren, goizez (EH Bilduko zinegotzi batzuen asistentzia zailtzen duena, 9tik 4 ditugu). Ez batean ez bestean ez zuten Goierri-Zabaletxe bidegorriaren proiektuaren inguruan aipamenik ere egin.
EH Bilduk eskatutako Batzorde informatiboa deitu beharrean, badirudi beraien ideia nagusia "denbora pasatzen" uztea dela urak (eta auzokideen ondoeza) bere bidera lehenbailehen itzul daitezen. Deseroso somatzen ditugu EAJko kideak EH Bildutik euren asmoen barruan ez dagoen zerbait planteatzen dugunean.
Gure aldetik eta beste behin ere, batzorde informatiboak arratsaldez egitea eskatzen dugu, zinegotzi guztion partehartzea errazteko.
Lanean eta informatzen jarraituko dugu.