EH Bilduk erregistratutako proposamenen artean, enplegua sortzeko, zerbitzu publikoak indartzeko, eta euskalduntzean aurrera egiteko diru-partidak zeuden. Baita ere berdintasunaren alde egiteko, emakumeak berriz ere krisiaren kaltetu handienak izan ez daitezen.
EAJ-PSEren gobernu taldearen udal aurrekontuen proiektua itzultzeko eskatu du EH Bilduk, krisiaren ondorioak alde batera uzten dituelako eta pandemia baino lehen pentsatutako hiri proiektu batean oinarrituta dagoelako. Kalitatezko zerbitzu publikoetan inbertsio handiagoa eskatzen du alderdi soberanistak, eta era berean, EH Bilduk salatu du gehien indartu beharko liratekeen Sailak ez handitzeaz gain, hauek portzentualki jaitsi egiten direla, lehentasun gutxiagoko beste Sail batzuk indartzen diren bitartean.