AKTUALITATEA


| 2022-06-14 16:43:00

EH Bilduk salatu duenez, Barakaldoko Udaleko Emakume Sailak (EAJren kontrolpean) ez du indarkeria matxista kasuen aurrean protokoloak ezartzen duenaren arabera jokatu, 90 urteko emakume baten ustezko hilketa bortitzaren ostean. Joan den ostiralean, Argitan Emakumearen Aholku Etxeak eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak egindako protesta-deialdien berri izan ondoren, EH Bilduk protokoloa aktibatzeko eskatu zion Udal Sailari, baina hala ere Emakume Saileko arduradunek ez dute ezertxo ere egin.

Protokoloa berrikustea

Gainera, Maria Solar bozeramaile subiranistak gogorarazi du beharrezkoa dela indarkeria matxistaren aurrean jarduteko eta erantzun publikoa emateko protokoloa eta eraso matxisten aurkako biltzarra berrikustea. EH Bilduk eta talde feministek aspalditik ohartarazi dute frogatuta geratu dela hauek ez dutela behar bezala funtzionatzen, eta udal arduradunei interesatzen zaienean eta alderdikeriaz gainera soilik erabiltzen dela.