AKTUALITATEA


| 2022-03-30 12:55:00

Kbusek Kareaga eta Burtzeña auzoetan eskaintzen duen zerbitzua hobetzea eskatzen duten herritarren eskariak kontuan hartzea eskatu dio EH Bilduk udal gobernuari. KBUSen lineetan hobekuntzak proposatzeko asmoz, horiek aldatzeko udalak enkargatutako alternatiben azterketaren emaitza eskatu ostean egin ditu eskaera hauek alderdi subiranistak. Udalak enkargatu zuen azterlan hori, eta 2020ko amaieran jaso zen.

Txosten horretan jada proiektatuta eta aurrekontuan jasota dago 2. linea Kareaga auzora heltzea, bai eta 3. linean Burtzeñan eta Zorrotzan geltoki berriak ezartzea ere. Gaur egun, alternatiba horietako bat ere ez da martxan jarri oraindik. Era berean, EH Bilduk gogorarazi du Zorrotza auzoko auzo-elkarteari emandako hitza ere ez duela bete Udalak: hau da, geraleku bar jartzea Zorrotzako biribilgunearen aurretik (dagoeneko Bilboko udalerrian), autobusak bertatik igarotzen baita buelta emateko eta ibilbidea jarraitzeko.

Aldaketak araudian

Ziurrenik bihar erregelamenduan aldaketak onartuko dira, eta horien artean EH Bilduren zenbait proposamen, hala nola ikusmen-urritasuna duten pertsona guztien irisgarritasuna bermatzea, erreklamazioak egiteko leku gehiago izatea, konpainiako animaliak kutxa edo transportin berezietan bidaiatzeko betebeharra kentzea eta araudia hizkuntza inklusibora egokitzea.