AKTUALITATEA


| 2023-11-21 16:00:00

Azken hilabeteetan zenbait sentsibilizazio eta iritzi kontrajarriak azaleratu dira zuhaitzen mozketa eta mantentzearen inguruan.

Zuhaitzek onura itzelak eragiten dituztela argi dago: kutsadura eta tenperatura erregulatzen dituzte, animaliei bizitokia eskaintzen diete, ongizate estetikoa ematen diete auzoei eta pertsonei ongizate psikikoa. Baina zuhaitzek aurreko guztiak bete ahal izateko, oso garrantzitsua da beraiek ondo zainduta egoteaz gain, instituzioek kudeaketa ona egitea ere. Barakaldon zuhaitzen zainketa ez da ona.

Zuhaitzek osasun ona izan dezaten, zaindu eta mantendu behar dira, espaloiak eta argiekin egiten den bezalaxe. Zuhaitzak ondasun publikoak dira, eta zaintzea guri dagokigu, baina baita gobernatzen dutenei ere.

Udal kudeaketa txarraren adibideak Serralta eta Portuko dartsenako zuhaitzen mozketak ditugu. Gaur, berriro ere, Erandio eta Barakaldo arteko zubiaren eraikuntza publikoak zuhaitzak mehatxatzen ditu, eta ekimen pribatuak, Iberdrolak babestuta, Kareagako auzoan 10 eta 50 urte artean dituzten zuhaitzak moztea aurreikusten du.

Aurreko guztia gutxi balitz, esan behar dugu Barakaldok zuhaitz gutxi dituela (MOE zuhaitz 1/ 3 biztanle), ez baititu MOE-k finkatutako gomendioak betetzen. Bestalde, gogoratu behar da Barakaldoko zuhaitzek osasun txarra dutela. Gainera, zuhaitz-motak ez dira ondo aukeratzen emango zaien erabilpenari erreparatuta. Are gehiago, esan daiteke Barakaldo ez dela politika eraginkorrik garatzen ari.

Egia da, aurrerapauso handiak eman direla Hiriko Zuhaitzen Ordenantza, alegia, baina, hala eta guztiz ere, uste dugu ez dela nahikoa beste ekimen politikorik egin ezean.

Horregatik, zuhaitzak funtsezkoak direlako barakaldarren osasuna ondo garatu dadin, EH Bilduk gobernu-taldeari herriko “errenaturalizazioa”ren gaineko hausnarketa sakona egiteko eskatzen diogu:

 

LEHENENGO. Eredugarri izan behar dugu, ezin baitzaio jendeari esan zuhaitzak zaintzeko, guk egin ezean.

BIGARREN. Erabileraren arabera zuhaitz mota aukeratzeko orduan plangintza hobetzea . Ez da gauza bera espezie lehortarrak ibaien ur-bazterretan landatzea edo eraikin batetik oso gertu haziko den zuhaitz bat landatzea. Modu honetan behar ez diren kimaketak edo zuhaitz sikuak egotea txorko eskasengatik ekidin daitezke.

HIRUGARREN. Kimaketa-teknikak optimizatzea, zuhaitzen osasuna hobetzeko.

LAUGARREN. Eraikuntzetan edo obretan, udalaren parte-hartzea badago, borondatez Udal Zuhaitzen Ordenantza aplikatzeko eskatzen dugu, zuhaitzen transplanteari lehentasuna emanez, eta ez konpentsazio ekonomikoari.