AKTUALITATEA


| 2026-05-28 09:26:00
  • Indar politikoak osoko bilkuran eskatu dio Gobernu Taldeari ahaleginak eta baliabideak bikoiztu ditzala azpiegitura horien funtzionamendurako eta mantentze-lanetarako.
  • Belit Solar zinegotziak adierazi du kexak etengabeak direla, eta nabarmendu du herritarrek behar eta eskatzen duten zerbitzua dela.

 

EH Bilduk eskaera bat aurkeztu du, eta gaurko ohiko osoko bilkuran kezka hori aztertua izango da, udalerriko auzoetan jarritako arrapala eta eskailera mekanikoak hondatzen ari direlako. Ekimen horren bidez, alderdi subiranistak eta ezkertiarrak azpiegitura horiek jasaten dituzten arazoak egiaztatu ditu, baita herritarren irisgarritasuna eta mugikortasuna ziurtatzeko duten garrantzia eta egungo funtzionamendu eta mantentze arazoak konpontzeko beharra ere.

Belit Solar zinegotziak adierazi duenez, “Azken urteetan arrapala mekanikoak jarri dira Barakaldoko hainbat auzotan, udalerriko irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko. Hala ere, 2026ko hasieratik ehunka kexa pilatu dira arrapala mekanikoen funtzionamendu txarragatik, eta Eguzkiagirrekoak dira gorabehera gehien izan dituztenetako batzuk. Arrapala horiek funtsezkoak dira Zuazo-Arteagabeitia eta San Bizente auzoak lotzeko, eta matxurak izaten dituzte etengabean”.

Solarrek adierazi duenez, “horrek kezkatu egiten gaitu, azken urteetako milioi askoko inbertsioak ez baitie erantzuten herritarren irisgarritasun beharrei, eta egoera hori are gehiago zailtzen da mugikortasun arazoak dituzten bizilagunengan”.

“Ez dakigu zergatik gertatzen den hau, mantentze faltagatik, bandalismoagatik edo aukeratutako mekanismoa ez delako egokia arrapalak jarrita dauden klimarako edo tokirako. Baina badakigu kexak etengabeak direla, herritarrek behar duten eta behar bezala funtzionatzeko eskatzen duten zerbitzua dela, eta auzoetan instalatutako arrapala edo eskailera mekanikoek funtzionatzen ez duten bakoitzean, irisgarritasuna zailtzen ari zaiela hainbat eta hainbat bizilagunei ”.

Amaitzeko, Belit Solarrek adierazi duenez, “Gobernu Taldeari eskatu diogu beharrezkoak diren mekanismo teknikoak, mantentze lanetakoak eta jarraipenekoak abian jartzeko, azpiegitura horien funtzionamendu egokia bermatzeko eta, horrela, Barakaldoko herritarrek merezi duten irisgarritasuna eta mugikortasuna ziurtatzeko”.