EH Bilduk ekimen berri bat aurkeztuko du ekaineko osoko bilkuran, egoera pandemikoagatik bertan behera geratzen ari diren auzoetako jaietarako aurrekontuan onartutako dirua, kultur jarduera alternatiboak antolatzeko batzordeek kudea dezaten eskatzeko. Hau gauzatzeko, aurrekontu-aldaketa soil bat baino ez da behar, osoko bilkuran berretsi beharrekoa; baina gobernu-taldeari dagokio akordio hori eskatzea. "EH Bilduk eskatu duenean, joan den hilean gertatu zen bezala, Amaia del Campok eztabaida errefusatu zuen", azaldu du Maria Solar bozeramaile subiranistak. Izan ere, EH Bilduk adierazi duenez, azken osoko bilkuran, "Amaia del Campok udal araudiari buruz egin zuen interpretazioagatik", ez zen eztabaidarako onartu auzoetako jaietarako onartutako dirua batzorde berberek kudeatzea bilatzen zuen mozio bat, auzoetan bertan programazio eta jarduera kultural alternatiboak egiteko.
Alderdi soberanistaren iritziz, gai honek lehentasuna izan behar du. Hori dela eta, beharrezko izapideak bizkortzeko eta errazteko, eskaera hau aurkeztu dute hurrengo osoko bilkurarako.