AKTUALITATEA


| 2026-10-22 09:55:00

Maria Solar Romero (1979-01-01), gizarte hezitzailea eta egungo zinegotzia eta Udal Taldearen bozeramailea, Barakaldoko Alkatetzarako hautagai izendatu du alderdi subiranistak eta ezkertiarrak.

 

Barakaldoko Mahai Politikoaren ustez, María Solar datorren legegintzaldian Barakaldoren erronkei erantzungo dien proiektu baten buru izateko profil egokiena pertsonifikatzen du. Aldaketa ate joka dagoela jakinda, Solar buru duen taldeak beste Barakaldo baten alde lan egingo du, posible eta beharrezkoa baita; etxebizitza irisgarria, zerbitzu publiko sendoak, auzo zainduak eta gure gazteentzat aukerak sortzearen alde lan eginez. María Solarrek proiektu ilusionagarri honen buru izateko ezagutza eta esperientzia nahikoa du.

 

María Solarrek eta bere taldeak gidatzen duten proiektuak Barakaldo erreferentziazko udalerri bihurtu nahi du herritarren parte-hartzeari, kalitatezko zerbitzu publikoei eta bizikidetzari dagokienez, herritarren beharrei eta kezkei erantzungo dien gehiengo alternatibo bat sortuz.