Maria Solar, Koldo Plazas eta Belit Solar Barakaldoko Udaleko zinegotziek agerraldia egin dute gaur goizean, 2027rako Ordenantza Fiskalen proiektuari EH Bilduk egin dizkion ekarpenak aurkezteko. Hobekuntza horien helburua fiskalitate bidezkoagoa lortzea da.
Ezkerreko alderdi subiranistaren bozeramaileak adierazi duenez, “Gobernu taldearen 2027rako Ordenantza Fiskalen proiektuari gure ekarpenak eta zuzenketak aurkeztu dizkiogu. Erantzukizunez eta borondate eraikitzailearekin egiten dugu; izan ere proiektu hau gurea izan ez arren, uste dugu hori hobetzeko eta Barakaldoko herritarren interesak defendatzeko proposamenak egiteko betebeharra dugula. Gure proposamenak funtsezko hiru ideiaren inguruan egituratzen dira: demokrazia eta parte-hartzea, justizia sozialerako neurri zehatzak eta erantzukizuna konpromisoak bete daitezen”.
Solarrek salatu du EAJk eta PSEk agertu duten parte hartzerako eta elkarrizketarako borondate eza. “Urtez urte, egiteko modu bera errepikatzen da: proiektu itxi bat aurkezten dute, aldez aurretik udal taldeak kontuan hartu gabe eta oposizioari epe mugatu batean zuzenketak aurkezteko aukera bakarrik utziz.
“Uste dugu gauzak beste modu batera egin daitezkeela. Ordenantza fiskalak garrantzitsuak dira herritarren poltsikoan eta udal zerbitzu publikoetan eragin zuzena dutelako. Horregatik, proposamenak aldez aurretik ezagutu eta eztabaidatzeko, ideiak partekatzeko eta akordioak bilatzeko aukera ematea eskatzen dugu. Kontua ez da soilik epeak betetzea, baizik eta elkar entzuteko eta ulertzeko borondatea izatea, gainerako taldeen ekarpenek proiektua hobetzeko balio baidezakete”.
Barakaldoko EH Bildu udal taldeko bozeramaileak bere hitzaldia amaitu du esanez “EH Bilduk proposamen hauek aurkezten ditu proiektua hobetzeko borondatearekin. Barakaldoko benetako beharrei erantzungo dieten ordenantzak nahi ditugu, desberdintasunak murrizten lagunduko dutenak eta herritarrentzako hobekuntza zehatzak ekarriko dituztenak. Proiektua gurea ez bada ere, gure erantzukizuna ekarpenak egitea, gure proposamenak defendatzea eta udalaren erabakiek jendearen bizitzan eragin positiboa izan dezaten lan egitea dela uste dugu. Horregatik, gobernu taldeari eskatzen diogu kontuan har ditzala eta elkarrizketaren alde egin dezala, 2027ko ordenantza fiskalak guztion artean hobetzeko ”.
Bestalde, Koldo Plazasek hiru arlotan xehatu ditu aurkeztutako proposamenak:
1. Etxebizitza. Etxebizitza eskuratzea erraztu nahi dugu, eta alokairurako etxebizitza gehiago egon daitezen lagundu. Horregatik proposatzen dugu:
2. Zaintza eta berdintasuna. Tasak zaintzarako sarbidean oztopo ez izatea eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak kontuan hartzea nahi dugu
3. Tokiko merkataritza. Barakaldon saltoki bat edo ostalaritza-negozio bat dutenen egunerokotasuna erraztu nahi dugu. Horretarako, honako hau proposatzen dugu:
Azkenik, Belit Solarrek salatu duenez, “Ez da nahikoa neurriak onartzea eta ordenantzetan jasotzea; abian jarri behar dira, herritarrek onura atera ahal izateko. Onartzen dena betetzeko dago. Horregatik, gobernu taldeari eskatzen diogu bete gabe dauden konpromisoak aplika ditzala, hala nola “BK Gazte abonua”, gazteei udal kirol instalazioetarako sarbidea errazteko, duela bi urte onartua eta oraindik aplikatu gabe dagoena. Edo TAOren gune marroia, aparkatzeko alternatiba merkeago hau aktibatuz, 2017tik ordenantzan jasoa. Gainera, energia biltegiratzeko instalazio handien fiskalitatea berrikustea proposatzen dugu, hala nola BESS Retuerto proiektuarena, eta ordenantza fiskalak eguneratzea beharrezkoa den berrikustea, errealitate berri hauetara egokitzeko ”.