AKTUALITATEA


| 2022-03-31 18:43:00

Gaurko Osoko bilkurak aho batez onartu duen araudi garrantzitsu honi esker, lehentasuna emango zaio hiriko berdegune eta kaleetan dauden zuhaitzen kontserbazioari. Barakaldoko zuhaitzen egoera oso kezkagarria da (zuhaitzen errolda behera doa etengabe; gaixo dauden zuhaitzen tasa oso altua; eraiki berriak egiteko mozketarako permisibitate handia dago, eta abar). Horregatik guztiagatik, oso garrantzitsua da araudia garatzen jarraituko dela bermatzea. Beraz, udalak lan handia du orain adostutakoa gizarteratzeko eta araudia betetzen dela bermatzeko.

Onartutako araudia Eguzkik bultzatu zuenetik 4 urte igaro direla, eta beraz atzerapen handiarekin datorrela nabarmendu behar den arren, proposamen sozial batetik sortu da, eta udalerriko talde ekologista guztien zuzenketak eta ekarpenak jaso ditu. Hori izan beharko litzateke erakundearen jarduteko modua