AKTUALITATEA


| 2024-08-21 09:13:00

Heldu den astelehenean, ekainaren 26an, Ezkaba kalearen inguruan eta Bidaburua kaleko biribilgunean trafikoa berrantolatzeko lanak hasiko dira

•    Ostiral honetan, hilak 23a,Iruñeko Etorbidetik Ezkaba kalera sartzeko sarbidea moztu eginen da.
•    Astelehena 26 eta asteazkena 28 artean zebrabideak, zebraguneak, seinaleztapen horizontala eta bide markak birmargotuko dira.
•    Aldi berean seinale bertikal zaharrak aldatzeari ekingo zaio eta obragatik itxierak adierazten dituzten elementuak jarriko dira.

Gogoratu beharra dago Ezkaba kaletik Bidaburuako biribilgunerako sartzeko baimena ondokoek baino ez dutela izanen:

•    Atarrabian erroldaturiko ibilgailuek
•    Garraio publikoko eta hondakin bilketakoek
•    Larrialdietako eta baimen bereziak dituzten ibilgailuek
•    Txirrindulak

Hori dela eta, biribilgunera sartzeko kontrola kamera bidez eginen da.

Egokitze tarte bat izanen da. Denbora tarte horretan, soilik arau-hausteen berri emanen zaie arau-hausleei. Egokitze prozesua igarota isunak jartzeari ekingo zaio.

Trafikoaren berrantolaketa honen helburua da, Atarrabiako udalaren ekintza planei jarraiki, trafikoa murriztea (10.000 ibilgailu igarotzen dira egunean) 4 ikastetxe eta herriko kirol eremu bat dituen herri-gunean.