AKTUALITATEA


| 2020-04-23 11:47:00

Aurreko astelehenean, hilak 20, Atarrabiako Udaleko Bozeramaileen batzarrak ez zuen onartu Navarra Sumak Covid-19 gaitzaren ondorioz hildakoengatik herrian dolu ofiziala deklaratzeko aurkeztu zuen proposamena. Beste talde guztiek ulertu genuen proposamen hori Pablo Casadok Alderdi Popularreko proposamenaren atzetik bide egitea zela eta bizi dugun osasun larrialdi egoeratik etekin elektoralista ateratzea zuela helburu.

Atzitik, beste taldeek komunean aurkeztutako proposamen bateratu bat onartu zen, hiru puntu hauek biltzen dituena: gizarte eta osasun arloetako lagunek egiten duten lana eskertzea, balioan jartzen da oinarrizkotzat eman diren arloetako lana hiritarrek itxialdian pairatzen duten egoera erraztu duelako eta azkenik babesa adierazten die gaixotasuna pairatu dutenei eta dolumina helarazten die pandemiagatik senideak galdu dituzten herritarrei.

Biharamunean Navarra Sumak ohar bat argitaratu zuen babesa ez zuela jaso kritikatzen eta erabakia “doilorkeria politiko”tzat hartuz.

Ohar honen bitartez EH-Bildu, Atarrabia-Geroa Bai, PSN eta I-E taldeek adierazi nahi dugu eskuineko koalizioak argitaratutako oharra beste taldeek, partidista zelako eta heriotzak sortutako egoera dramatikotik etekin politikoa ateratzea beste helbururik ez duen proposamena ez onartzeagatik sortutako frustrazioaren erantzuna dela.

Jarrera horrek berriro adierazten ditu bere bakardade politikoa eta elkarrizketa eta akordioak lortzeko bere gaitasun falta, legealdi honetan zenbaitetan erakutsi duen bezala. Tokiz kanpo botatzen dituen irain eta laido hitzak bere lan politikoaren oinarria dira eta orain arte ez dute proposamen onuragarririk egin ordezkatzen duten hiritargoaren mesedetan.

Navarra Sumak Atarrabiako Udalean egiten duen politika baldarraren beste adierazle bat da, gure auzokideen beharretatik urrun dagoen politika.