AKTUALITATEA


| 2023-05-17 17:00:00

Osakidetzari duela 3 urte Urumea Berrin eraikitako azken etxe sailaren beheko planta eskaini genion (ia 765 m2-koa), anbulatorio berria egiteko. Atzera eta aurrera erantzun garbirik eman gabe ibili eta gero, duela gutxi adierazi digute azalera hori ez dela nahikoa eta 1000 m2 behar direla eta orubea izan behar duela ahal dela.

Gaia aztertzen aritu gara eta proposamen zehatz bat daukagu: Bidebitarteko kantxen aurrealdean eraikitzea bi solairuko eraikina.

Herriaren erdigunean dago, irisgarria da, orube soila da. Bi solairutan eginda kantxak atzeratuta molda daiteke. Espazio berri honek kontsulta gehiago jartzeko aukera emango du, besteak beste: 6 familia mediku, 2 pediatra, 6 erizain (2 pediatriakoak) eta emakumeen arreta kontsulta.

Horretarako, udalak Osakidetzari orubea laga behar dio eta Jaurlaritzak eraikina egin. Udal Gobernua lortzen badugu berehala hasiko gara egin behar diren tramite urbanistikoak egiten hori bideratzeko.