Udal hauteskundeetan emaitza ikusgarria lortu du Astigarragako EH Bilduk: 1703 boto lortu eta 8 zinegotzi izango ditu EH Bilduren udaltaldeak hurrengo lau urteotan. Xabier Urdangarin alkate izango da beste lau urtez. Pozarren agertu dira EH Bilduko zerrendakideak boto kontaketa amaitu denean, gehiengo osoa lortu delako. Hauteskundeak gorabehera aipagarririk gabe burutu dira eta hori ere azpimarratzekoa da. Hona hemen udal hauteskundeen emaitza:
2023 | |||
ASTIGARRAGA | Guztira | % | Zinegotziak |
EH BILDU | 1702 | %51,70 | 8 |
PP | 86 | %2,61 | 0 |
PSE-EE | 274 | %8,32 | 1 |
EAJ-PNV | 986 | %29,95 | 4 |
PODEMOS | 190 | %5,77 | 0 |
Zuriak | 54 | %1,64 | |
Baliodunak | 3292 | %100,00 | |
Baliogabeak | 52 | ||
Guztira | 3344 |
Astigarragako EH Bilduk eskerrak eman nahi dizkie hauteskundeetan parte hartu duten astigartar guztiei, eskanitako babes eta konfiantzarengatik. Horrekin batera, eskerrak eman nahi dizkie hauteskundeotarako hainbeste lan egin duten EH Bilduko kideei, zerrenda lantzen, herri programa lantzen, kanpainan antolatutako ekitaldiak egiten eta parte hartzen erakutsi duten gogo eta ekimenarengatik. Eskerrik asko! Bejondeizuela denoi!