AKTUALITATEA


| 2023-05-24 15:11:00

Kanpainari amaiera festa giroan emango diogu, datorren ostiralean, maiatzaren 26an, 20:15ean Barandiaran plazan.

Azken hilabete eta asteotan lan gogotik egin dugu eta, igandeko hitzordu garrantzirtsuaren atarian, festa giroko ekitaldi bat egingo dugu, elkartu eta daukagun ilusioa partekatzeko.

"7 baietz!" leloarekin gatoz, duela lau urte bezala, orduan bezala orain ere mirari txiki bat egin eta gehiengo osoa lortu nahi dugulako, zure babesarekin.