Araba

Eh Bilduk “ekintzak” eta ez “hitz hutsak” eskatu ditu De Miguel auzian azaldutako praktika ustelak desagerrarazteko

Benetan inork pentsa al dezake herri honetan urtetan funtzionatu duen trama batek, hainbat administraziotan modu irregularrean kontratuak esleitu eta esleipenengatik komisioak kobratu zituenak modu autonomoan funtzionatu zuela, inork horren berri izan gabe?

| 2019-12-18 13:29:00

EH Bilduk "ekintzak" eskatu ditu, eta ez "hitz hutsak", Miguelen auzian egiaztatu diren praktika ustelak desagerrarazteko. Epaia aztertu ostean, EH Bilduk ondorioztatu du epaiak argi uzten duela trama ustel bat dagoela komisioak kobratzeko, kontratazio irregularrak egiteko eta EAJk kudeatutako administrazioek esleipen publikoak lortzeko. Hori dela eta, EH Bilduk "borondate politikoa" eskatu du praktika horiek desagerrarazteko, eta iragarri du datozen egunetan ekimenak berrartuko dituela Ustelkeriaren aurkako Bulego bat sortzeko proposatutako legearen tramitazioa bizkortu dadin. EH Bilduk berak proposatu zuen eta erabat geldirik dago ekimena Eusko Legebiltzarrean.

 

De Miguel auziko sententziaren inguruan balorazioa egiteko Larraitz Ugartek agerraldia egin du Gasteizen, Ibon San Saturnino, Eva Lopez de Arroyabe eta Mikel Otero legebiltzarkideekin batera. EH Bilduren Arabako koordinatzailea Ibon San Saturninok nabarmendu du lurralde osoari eragiten dion sare baten aurrean gaudela eta erakunde-maila guztiak inplikatuta daudela. “Egiaztatu da Arabako EAJren zuzendaritza politikoko hiru kidek sortu zutela elkarte ilizito bat eta Arabako lurraldean zehar gutxienez bost urtez garatu zuela bere jarduera ustela: Aiaraldeatik Errioxara eta Añanatik Lautadara eta erakunde-maila guztietan eragina izan zuela, Eusko Jaurlaritzatik udaletaraino, Arabako Foru Aldunditik kuadrilla guztietara”, zehaztu du San Saturninok.

 

 

EH Bilduk baztertu egin du "kontu partikular" baten aurrean gaudenik, eta nabarmendu du orain zigortutakoek delituak egin ahal izan zituztela orduan Urkullu buru zuen EAJk izendatu zituelako. "Orain Urkulluk eta Ortuzarrek barkamena eskatu diete herritarrei, erantzukizunak gainetik kentzeko asmoz. Ez omen zekiten ezer. Benetan inork pentsa al dezake herri honetan urtetan funtzionatu duen trama batek, hainbat administraziotan modu irregularrean kontratuak esleitu eta esleipenengatik komisioak kobratu zituenak (hozkadak) modu autonomoan funtzionatu zuela, inork horren berri izan gabe? ", galdetu du Larraitz Ugartek.

 

Ildo beretik, Arabako Koordinatzaileak gogoratu du sententziak Zanbranako blokean argi uzten duela De Miguel operazioan sartu zela Araba Buru Batzarreko aginduak jarraituz. “Nekez sinets daiteke dimentsio horietako trama bat oharkabean pasatuko denik alderdiaren kontrol mekanismoetatik, bere exekutibaren zati bat operazio horretan inplikatuta zegoenean”, nabarmendu du.

 

Hau guztia ikusita, EH Bilduk galdetzen du hau kasu isolatua den ala icebergaren punta. "Benetan kasu bakana zen?; benetan hau oasi bat al da Espainiako Estatuarekiko?, benetan ez al dira kasu gehiago sortu, ez al da egia hau icebergaren punta baino ez dela?”, galdetu du Ugartek.

 

Azkenik, EH Bilduk iragarri du epaia sakon aztertzen jarraituko duela, behar izanez gero, izan ditzakeen ondorio guztiak argitzeko beharrezkoak diren ekimenak abian jartzeko.

Onraitan 82 metroko dorre meteorologikoa jartzeko lizentzia bertan behera uztea eskatu du EH Bilduk

Baliogabekoa da ez duelako ingurumen ebaluazioari buruzko txostenik

| 2019-12-16 11:59:00

EH Bilduk berraztertze helegitea aurkeztu du Arraia-Maeztuko Udalean, Onraita herrian 82 metroko altuerako dorre meteorologiko bat jartzeko baimena erabat baliogabekoa deklaratzeko. Azaroaren amaieran dorrea jartzen hasi ziren lanak, baina oraindik ez dira amaitu. Kontserbaziorako babes bereziko KBEa da, eta, gainera, paisaia berezien eta apartekoen inbentarioan agertzen da. Horrez hain, interes hidrogeologikoko eremua da, eta akuiferoen kalteberatasun oso handiko eremu gisa katalogatuta dago.

 

Hala eta guztiz ere, Arraia-Maeztuko Udaleko EH Bilduren bozeramaile Ruth Ibisatek azaldu duenez, "Alkateak prozedura gainditu du eta, alkatetzaren dekretu baten bidez, obra-lizentzia eman du, aldez aurretik ingurumen-ebaluazioari buruzko nahitaezko txostena egin gabe". Horregatik, lizentzia baliogabetzat jotzeko eta lanak gelditzeko eskatu du, txosten hori egin arte.

 

Arabako Batzar Nagusietan ere, EH Bilduk hainbat galdera egin dizkio Ingurumen Sailari, Arraia-Maeztuko Udalak kasu honetan zein prozedura jarraitu duen argitzeko. Enklabe natural hori babestearren, eh Bilduk lizentzia baliogabetzeko eskatu du, eta, hala ez bada, ez du baztertu auzitegietara jotzea.

 

ALBISTEAK

ALESTIS-eko langileen ordezkariek agerraldia egingo dute Batzar Nagusietan, EH Bildu-k eta Elkarrekin Araba-k hala eskatuta

2020-09-11 08:23:00

Talde aeronautiko horren zuzendaritzak enplegua erregulatzeko espedientea (EEE) aurkeztu du, Miñaoko Parke Teknologikoan dagoen lantegiko 178 langileetatik 87 kaleratzeko.

Aldundiak ardogintza sustatzeko kontratu bat “atzamarrez” esleitu duela salatu du EH Bildu-k.

2020-09-08 09:50:00

Kike Fernandez de Pinedo: "Sektoreak neurri zehatzak eta gardenak behar ditu, sektore osoari zuzenduak, eta ez gutxi batzuei bakarrik. Aldundiak ezaugarri bereko beste proiektu bat ezagutzen duenean, onartezina da lehiaketa publikorik gabeko kontratu bat sinatzea".

EH Bildu-k Denis Itxasoren agerraldia eskatu du, Barrongo urtegiaren proiektuaren inguruan Espainiako Gobernuak dituen kontraesanak azaltzeko.

2020-09-04 08:44:00

Kike Fernandez de Pinedo: “Kontraesanen garaia amaitu da. Barrongo urtegiaren proiektua behin betiko baztertu behar da, neurrigabekeria hutsa baita: Arabako Haranak ureztatzeko proiektua eguneratu, berregituratu eta alternatibak bilatu behar ditugu”

Adinekoentzako eta desgaituentzako egoitzei buruzko zein etxez etxeko laguntza zerbitzuari buruzko informazio zehatza eskatu du EH Bilduk

2020-08-26 11:50:00

Zerbitzu Sozialen Foru Diputatuaren agerraldia eskatu du egoera azaldu dezan eta bigarren olatuari aurre egiteko hartu diren neurriak azaldu ditzan