EH Bilduk zerbitzu sozialen atalean 2,6 milioi euroko igoera planteatu du

Herrietako arreta hobetzeko, adinekoentzako plaza publikoak sortzeko, bazterketa sozialari erantzuteko eta langileen lan baldintzak hobetzeko dira igoera horren helburuak

| 2019-11-29 12:23:00

Arabako landa eremuko arreta hobetzea, adinekoentzako plaza publikoak sortzea, bazterketa sozialari erantzutea eta  egoitza pribatuetako langileen lan baldintzak hobetzea dira datorren aurrekontu eztabaidari begira EH Bilduk ezarri dituen lau lehentasunak. Horrela azaldu du gaur EH Bilduko batzarkidea Claudia Venceslaok. Berak iragarri duenez, Foru Gobernuari arlo horretan 2,6 milioi euroko igoera jasotzen duen proposamena igorriko zaio hurrengo astean. “Proiektuaren aurkezpenean gabezia ugari dituen saila horretatik gainetik pasa zela Foru Gobernua esan genuen eta gabezia horiei erantzuteko aurrekontuetan konpromiso sendoak behar dira”, azaldu du Venceslaok.

 

Horrela, EH Bilduk 800.000 euro zuzendu nahi ditu zerbitzu sozialen mapa gauzatzeko 20.000 biztanletik beherako udalerrietan, hori baita aurreko legealditik egin gabe gelditu zen ekimen inportante bat. “Gure ustez, herriek autonomia eta subiranotasun handiagoa izan behar dute euren udalerrietan ezarri nahi dituzten errekurtso sozialen gainean landa eremuan bizi diren arabarrak diskriminatuak ez egoteko. Arabako Foru Aldundiak Gasteizko Udalari herrian hainbat zerbitzu sozial garatzeko aurrekontu saila ematen zaion bezala, bestelako udalerrietan gauza bera egin behar dela pentsatzen dugu. Horregatik, euren beharren arabera errekurtsoak abian jartzeko partida bat sortzea proposatzen dugu”, azaldu du EH Bilduko batzarkideak.

 

Bestalde, Arabako Egoitza Pribatuen Herrialdeko I Hitzarmena sinatzeko milioi euro zuzentzea proposatu du EH Bilduk. Bere aburuz, “lehentasunezko” arazoa izan beharko litzateke egoitza pribatuetan lan egiten duten langileen lan baldintza duinak bermatzea. Era berean, EH Bilduk plaza publiko gehiago sortu behar direla defendatu du. Helburu horrekin 500.000 euroko zuzenketa eta 1,5 milioi euroko konpromiso kredituetan aurkeztuko ditu San Prudentzio egoitzan 50-70 plaza publiko berri egiteko. “Kezka handik ikusten dugu urtez urte nola handitzen diren zerbitzuari lotutako diru laguntzak, hau da, egoitza pribatuetara joateko ematen diren txekeak eta egoera horri buelta eman behar zaio”, esan du Venceslaok.

 

Azkenik, EH Bilduk bazterketa soziala nabarmendu du. Izan ere, argitaratu berri den FOESSA EUSKADIren II Txostenaren arabera, hurrengo krisi ekonomikoan integratuta dauden 360.000 herritar bazterketan eroriko dira Euskal Autonomi Erkidegoan eta, dagoeneko, 194.000 herritar dauden pobrezia latzean. Hori dela eta, EH Bilduk 300.000 euroko zuzenketa egingo dugu lehen azterketa bat egiteko. Azterketa horrek lekuak eta errekurtsoak definitu beharko ditu, ondoren, hau da, 2021ean garatzeko. Horretarako, miloi bateko konpromiso kreditua jaso da proposamenean.

 

 

 

EH Bilduren ekimenez, Legebiltzarrak Arabar Errioxa marka berreskuratzeko lan egiteko eskatu dio Lakuari

Eva Lopez de Arroyabek kritikatu duenez, Errioxako Kontseilu Arautzaileak Arabar Errioxa marka erregistratu zuen 2017an Europan. “Ondorio larriak dituen lurralde eta nortasun baten lapurreta izan zen”.

| 2019-11-28 18:04:00

EH Bilduk proposatuta, Legebiltzarra Arabar Errioxa marka berreskuratzearen alde agertu da gaur, eta Jaurlaritzari eskatu dio lanean segi dezala helburu horrekin, elkarlanean Guardia-Arabar Errioxako Kuadrilarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin, eta baliabide juridiko eta tekniko guztiak erabil ditzala marka berreskuratzeko. Izan ere, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arautzaileak 2017an erregistratu zuen marka Europan.

Eva Lopez de Arroyabe EH Bilduko legebiltzarkideak marka berreskuratzearen garrantzia azpimarratu eta lapurretatzat jo du Kontseilu Arautzailearen jokaldia. “Marka baten lapurreta batetik harago doa, lurralde baten, nortasun baten eta bost mendeko historia baten lapurreta baita”.

Lopez de Arroyabek ohartarazi duenez, eskualdean egoera desesperatua da: aurten, adibidez, 20 bodega familiar itxi dira eta 1996tik hona garai hartan zabalik zeuden 720 haietatik erdiak baino ez dira geratzen. Hori horrela, legebiltzarkideak EH Bilduren babesa adierazi die berriro Kontseilu Arautzailean Arabar Errioxako ardoak marka propio batekin bereizi beharra aldarrikatzen duten bodega familiarrei. “Jatorrizko deitura berri bat, Arabako Mahastiak, kalitatean oinarritua eta ez kantitatean, Kontseilu Arautzailearen estrategiatik aldenduta”. Izan ere, “bodega eta enpresa handiek kontrolatzen dute Kontseilua, eta honen estrategia bateraezina da lurrari, herrien kohesioari eta jasangarritasunari lotuta dagoen eredu familiarrarekin”.

EH Bildu-k beharrezkoa ikusten du Aldundiak ere jokoaren eta apustuen arazoari aurre egiteko neurriak hartzea

Bestalde, Arabak Errioxako DOC-aren Osoko Bilkuran ahots propioa izatea eskatu du EH Bildu-k, baina Foru Gobernuko alderdiek eragotzi dute.

| 2019-11-27 15:18:00

Xabi Valdor EH Bildu taldeko batzarkideak Arabako herritarrek jokoaren eta apustuen arazoari aurre egiteko duten babesari buruz hitz egiten osatu du legealdiko haren lehen hitzartzea. "Erakundeok autokritika egin behar dugu, arazoak konponbide zaila duelako: zorionez, gure herrian oso gizarte aktiboa dugu, eta kolektibo batzuek behar bezala landu dute arazoa".

Valdorrek defendatu duenez,  foru titulartasuna duten lokal guztietan joko eta apustu enpresen publizitatea eta sustapena debekatu behar du Aldundiak, Araban ere arazo honi aurre egitea posible dela argudiatuz. "Prekarizatutako sektoreak dira kaltetuenak: pertsona migratuei eta gazteei buruz ari gara. Sistemak gutxien dutenei sinestarazten die zorte oneko bolada batek putzutik aterako dituela eta, bitartean, apur batzuek interesak aterako dituzte etsipen horretatik ", adierazi du.

Ganberako alderdi guztiek onartu dute EP-ek aurkeztutako mozioa, non EH Bildu-k defendatutako puntuak kontuan hartu diren.

"Arabako Errioxaren etorkizuna ezin da enpresa handiak nagusi diren talde pribatu baten menpe egon"

Bestalde, PP-k Errioxako DOC izendapenari buruz aurkeztutako mozioari EH Bildu-k zuzenketak aurkeztu dizkio. Kike Fernandez de Pinedo bozeramaileak Errioxako DOC-aren Kontseilu Arautzaileari eskatu dio Kontseilu Arautzailearen Osoko Bilkuran Arabako Aldundia sartzeko. "Kontseilu arautzailean, Arabak 200 upeltegitatik 17 boto baino ez ditu, eta 40 upategik –guztien %5ak – produkzioaren %83a kontrolatzen dute. Ez badugu ezer egiten, urte gutxiren buruan %95a kontrolatuko dute".

Horrez gain, Arabako ardogintzaren interes ekonomiko eta sozialak defendatzeko, Batzar Nagusiek Kontseilu Arautzailean jarrera proaktiboa izan dezatela eskatu dio EH Bildu-k Eusko Jaurlaritzari. "Upategi txikiek babesik ez badute, azken urtean bezala beste 20 familia-upategi galduko ditugu berriro", aurpegiratu die Fernandez de Pinedok Foru Gobernuko alderdiei.

Testuinguru honetan, Batzar Nagusiek Arabako ardo-sektorea aintzat hartzeko eta Arabako Errioxako ardogintza-upategiek hartzen duten edozein erabaki errespetatzeko eskatu du EH Bildu-k.

Azkenean, Foru Gobernuko alderdiek, EAJk eta PSEk, eragotzi egin dute mozioak aurrera egitea.

Subijanan gasa ustiatzeko proiektua bertan behera utz dezaten eskatu diegu Eusko Jaurlaritzari zein Gasteizko Udalari

Ingurumeneko inpaktuari buruzko ebaluazioa argitaratu du gaur Madrilgo Gobernuak eta afekzioak dituen arren, argi berdea eman dio putzuari Gasteizko Udalean, HAPOn oinarriturik, lizentziarik ez ematea eskatuko du EH Bilduk eta Eusko Legebiltzarrean SHESAren disoluzioa

| 2019-11-27 13:31:00

EH Bilduk Subijanan gasa ustiatzeko proiektua behingoz bertan behera utz dezaten eskatu dio gaur Eusko Jaurlaritzari zein Gasteizko Udalari. Izan ere, gaur argitaratu du Espainiako Gobernuak Armentia 2 proiektuari buruzko ingurumeneko inpaktuaren azterketa eta argi berdea ematen dio egitasmoari hainbat afekzio onartu arren. Baina, Mikel Otero legebiltzarkideak azpimarratu duenez, “oso larria da larrialdi klimatikoa deklaratu berri dugulako eta behin eta berriz, Arabako jendarteak argi utzi du ez duela jarraitu nahi hidrokarburoen bidetik eta energia berriztagarrien aldeko apustua egiten duela”.

Egoera honen aurrean, Eusko Legebiltzarrean SHESAren disoluzioa eskatzen duen ez legezko proposamena aktibatuko du EH Bilduk. Baina, egitasmo zehatz hau bertan behera uzteko pilota Gasteizko Udaletxean dago berari dagokiolako une honetan jarduera zein lan lizentziak ematea. Eta Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorrak argi esan du eremu horretan ezin dela gasa ustiatu eremu babestua delako bere natura eta baso-baloreengatik. “Gasteizko Udalak ere larrialdi klimatikoa deklaratu du eta behin eta berriz esan du ez erregai fosilei, horregatik eskatuko diogu Udal Gobernuari baimenik ez ematea egitasmo horri”, azaldu du Amancay Villalba Gasteizko zinegotziak.

Esan bezala, gaur argitaratu da Espainiako Buletin Ofizialean ingurumeneko inpaktuari buruzko ebaluazioa eta positiboa da. Hala ere, azterketak berak aitortzen ditu hainbat afekzio: aire kalitatean aldaketak, metano isurketak, zarata igorpen handitzea, animalien desplazamenduak eta argi inpaktua, besteak beste. Hala ere, EH Bilduren ustez, egoera zeharo aldatu da larrialdi klimatikoa ez delako horrelako proiektu batekin bateragarria.

Aiaraldeko egoera sozioekonomikoa aztertzeko ponentzia abian jarri da gaur Eusko Legebiltzarrean

| 2019-11-25 16:40:00

Gaur hasi ditu bere lanak Aiaraldeko egoera sozioekonomikoa aztertzeko ponentziak. EH Bilduk proposatuta, Eusko Legebiltzarrak onartu zuen horrelako ponentzia bat osatzea Meatzaldean eta Oarsoaldean egin ostean.  Lantalde hori erreferentzia gisa hartu eta esperientzia errepikatu nahi du EH Bilduk, oraingoan Aiaraldean. Hemendik eta abenduaren 20ra talde politikoak agerraldiak  eskatzeko epea izango da eta, ondoren, hilean bi bilkura egingo ditu ponentziak. Eva Lopez de Arrroyabe legebiltzarkideak lanak koordinatuko ditu.

“Aiarako eskualdeak, haren adierazle ekonomiko txarrak direla eta, arreta berezia merezi du”, gogoratu du Eva Lopez de Arroyabek.  Aiaraldea ikuspegi sozioekonomiko batetik suspertzeko alde anitzeko ahalegin eta konpromisoa ezinbestekoa delakoan, EH Bilduk proposatu zuen ponentziak eskualdeko eragile sozial, sindikal, ekonomiko, politiko eta instituzionalen analisiak eta ekarpenak barne hartuko lituzke, eta bertan egin beharreko lanaren emaitzak erakunde arteko plan bat izan beharko luke, helburu eta irizpideak argi zehaztuta, eskualdea suspertzeko.

Lopez de Arroyaberen iritziz, ponentziaren beharra begien bistakoa da, “Aiaraldea 90eko hamarkadako errekonbertsio industrialaren ondorioak pairatzen ari delako oraindik. Garai hartan euskal ekonomiaren motorra izan ziren enpresa asko itxi ziren eskualdean, eta ondorioak nabarmenak dira oraindik. Esaterako, langabezia tasan, Euskal Herriko altuenetariko bat baita, batik bat gazte eta emakumeen artean”.

Langabezia tasa Laudion %13,45ekoa da eta Amurrion %14,07ra iristen da, eta arlo horretan datuak bereziki kezkagarriak direla 45 urtetik gorakoen artean. Halaber, ohartarazi du egoerak hobera ez egitearen arriskua erreala dela enpresa ugarik erregulazio espedienteak egin dituztelako eta, oro har, deslokalizazioaren mehatxua etengabea delako. Horrek, erantsi du, “gazte askok Aiaraldetik kanpo bilatu behar dituzte lan aukerak eta bizitza proiektuak, eta horrek, zalantza barik, eskualdea pobretzea dakar”.

ALBISTEAK

EH Bilduk Gizarte Zerbitzuetako foru diputatuari eskatu dio Axpurun Eguneko Arretarako Landa Zentroa irekitzen laguntzeko.

2021-07-13 11:45:00

Bihar Emilio Sola zentroan izango da, Saileko beste ordezkariekin batera.

Egia, memoria, justizia eta erreparazioa frankismoaren biktimentzako aldarrikatuko dugu, Estatu-kolpearen 85. urteurrenean

2021-07-13 10:00:00

Ahal Dugu-Podemos, Ezker Anitza-IU eta Equo-Berdeak alderdiekin batera, Kontzentrazioa deitu dugu igandean, uztailaren 18an, 12:00etan, Gasteizko Katedral Berriaren aurrean

EH Bilduk Foru Gobernuari eskatzen dio kontuan har ditzala oposizioko taldeak Aiaraldeko berraktibazio sozioekonomikorako inbertitu behar dituen 24 milioi euroen banaketan

2021-07-09 10:36:00

EH Bilduk Ernaberri Aiaraldea erregistratu du, eskualdea birmoldatzeko zazpi proiektu traktore biltzen dituen plana.

Udalerriko hamabost kontzejuetan obrak eta inbertsioak finantzatzeko 600.000 euroko deialdia egin du Donemiliagako Udalak

2021-07-07 13:50:00

Kontzejuen ekipamendu kolektiboak eraiki, zaharberritu edo hobetzeko dira.