Araba

Samaniegok datorren 2020rako aurrekontuak onartu ditu

Gizarte zentroa handitzea izango da inbertsiorik handiena eta Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren bidez finantzatuko da obra

| 2019-12-20 17:01:00

Samaniegoko Udalak atzo osoko bilkuran onartu zuen datorren 2020rako aurrekontua, 400.000 eurotik gorakoa izango den aurrekontua. Diru partida handienetako bat (37.000 euro) landa-bideak mantentzeko eta egokitzeko erabiliko da. Bestalde, 300 biztanletik gorako herri honetako haur-eskola eta eskola mantentzeak ere hainbat partida izango ditu.

 

Baina hurrengo urtean inbertsiorik altuena zentro soziala handitzea izango da, obra eta zerbitzuen planaren bidez finantzatuko dena eta 400.000 euro ingurukoa izango dena. Horrez gain, Arabako Errioxako herri horretan berdintasunezko politikak lantzeko partida bat eta euskara ikasteko laguntzak sartu dira lehen aldiz.

 

Samaniegok, hala, onartutako kontuekin ekingo dio legegintzaldiko lehen urteari. Aurrekontuak urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, eta EH Bilduko hiru ordezkarien zein zinegotzi independente baten aldeko botoarekin eta EAJko hiru zinegotzien kontrako botoarekin aurrera atera ziren.

EH Bildu-k STOA-ren kontratua etetea eskatu du, enpresa bera De Miguel auzian inplikatuta dagoela frogatu ostean

Gorka Urtaranen eta Ramiro Gonzalezen agerraldiak eskatuko ditu EH Bildu-k, teknologia parkeetako zuzendari nagusiaren eta Miñaoko parkeko gerentearenarekin batera.

| 2019-12-19 09:02:00

De Miguel auziko epaiaren berri izan eta bi egunera, EH Bildu-k Gasteizko Udalari eta Arabako Foru Aldundiari eskatu die STOA-ko kontratua "berehala" eteteko, enpresak De Miguel auzian parte hartu zuela frogatu ostean. Era berean, Gorka Urtaran alkatearen eta Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusiaren agerraldiak eskatuko dituela iragarri du; horrez gain, Itziar Epalza Parke Teknologikoen Zuzendari Nagusiak eta Francisco Marquez Miñaoko parkeko gerenteak ere agerraldiak egitea eskatuko du EH Bildu-k.

Kike Fernandez de Pinedok eta Miren Larrionek gogorarazi dutenez, ez da lehen aldia EH Bildu-k kontratua etetea eskatzen duela. 2018ko irailean, esaterako, Nerea Melgosa orduko Garapen Ekonomikoko zinegotziak STOA Miñaon mantenduko zuela iragarri zuen, baina epaiketaren epaiak irregulartasunen bat egiaztatzen bazuen "kontratua deuseztatuko" zela bermatu zuen. Urtaranek, era berean, auzitegiak kontratua legez kanpokoa zela frogatuz gero, hau bertan behera uzteak kosturik ez zuela izango iragarri zuen. Eta data horietan bertan, EAJk kontratazioaren "legezkotasuna" azpimarratu zuen; are gehiago, Luis Javier Tellería jeltzaleak nabarmendu zuen "STOA-ren kontratua ez dagoela epaiketan" eta "epaileak ez duela inoiz eskatu hura aztertzeko". Adierazpen horiek egin eta urte eta hiru hilabete igaro direnean, epaiak dio < < Epaitegiari ez zaiola zalantzarik egiten, ordainketa horren truke kontratua esleitu zela [… ].>> STOA-ri errefrentzia eginez eta EAJ-ren bertsioari bertsioari ateak itxiz.

"Epaia sakon aztertzen jarraitzen badugu ere, azken urteetan gure alderdiak salatutako irregulartasunen inguruan ez dago zalantzarik: Urtaranek eta Gonzalezek kontratua eten behar dute lehenbailehen", adierazi du Fernandez de Pinedok.

Zentzu honetan, batzarkide taldeko bozeramaileak eta udal taldeko bozeramaileak gogorarazi dute epaiak Arabako lurralde osoa ukitzen duela, kuadrilla guztiak aipatzen baititu Alfredo De Miguelek horien lehendakariekin egindako bilerak jasoz sententzian. Horregatik, EH Bildu-k azalpenak eskatuko dizkie Gasteizko alkateari eta Ahaldun Nagusiari: "Arabako eta Euskal Autonomia Erkidegoko historiako ustelkeria-kasu handienaren aurrean, eta inplikatutako alderdikideekin, ez dugu ulertzen nola Urtaranek eta Gonzalezek ez duten iritzirik eman oraindik. Gogoratu nahi dut hainbat hozkada negoziatu zirela foru bulego eta ordenagailuetan. Ez dago erdibiderik", ondorioztatu du Fernandez de Pinedok.

ALBISTEAK

Barrundiako Udalak iron man frogak sortzen dituen eragozpenei erantzuteko alternatibak adostu ditu antolakuntzarekin

2020-04-08 15:36:00

Gordoatik Ozaetara errepidea zabalik egongo da norabide horretan

EH Bildu-k eztabaidatzeko eta kontrolatzeko mekanismoak eskatu ditu Batzar Nagusietan, krisi honetan erakundeari prestigioa itzultzeko eta gizarteari egindako ekarpenak ahalbidetzeko

2020-04-08 11:58:00

Kike Fdz de Pinedo: "Hasieratik argi izan dugu gure lehentasuna elkarlanean aritzea eta proposamenak ekartzea izan behar duela. Duela hilabete bat Batzar Nagusien jarduera ia erabat eten zenean bezala, eskua luzatuta izaten jarraitzen dugu"

EH Bildu "atsekabetuta" agertu da EAJ-k eta PSE-k oposizioaren parte-hartzea eta kontrola ahalbidetzeko onartutako neurri eskasengatik

2020-04-07 11:59:00

Kike Fdz de Pinedo: "Pandemiaren kudeaketan partekatzeko eta laguntzeko Krisi Mahai bat sortzea proposatu genien, eta uko egin zioten. Orain, astero Batzorde Iraunkorra gaitzea proposatu diegu, Ramiro Gonzalezen gobernuari galdetu eta ekarpen zuzenak egin ahal izateko, eta uko egin diote epeak eta funtzionamendua zehazteari"