Samaniegoko Udalak 2024rako aurrekontua onartu du azken osoko bilkuran. Guztira, 383.190 euro izango ditu, aurreko ekitaldian baino % 3 gehiago. Inbertsio gehienak landa-bideak man-tentzeko eta egokitzeko egingo dira eta guztira 17.000 euro egongo dira. Gainera, Samaniegoko bizilagunek erabaki ahal izango dute zer lan egingo diren obra txikien eta auzo-harremanen hu-rrengo deialdietan, 35.000 €eta 30.000 €arteko diru partidekin, hurrenez hurren.
Baina inbertsiorik handiena herrian igerileku berriak eraikitzea izango da. Udalak dagoeneko badu proiektu bat, eta orain beste erakunde batzuetan bilatzen ari da finantzaketa, 340.000 eu-roko lanei ekin ahal izateko.
Gainera, Udalak ia 3.000 euro inbertituko ditu Eskoletako eraikina eraberritzeko, eta beste 2.300 euro hiri-altzari berriak jartzeko. Horrez gain, kultura-jarduerak egiteko eta herriko jaietarako partidak handitu egingo dira. Bestalde, iaz inauguratu zen Gazte Aretoa mantentzeko berariazko partida bat egongo da.
Samaniegoko alkate Pili Garmendiak nabarmendu du aurrekontuek herritarren beharrei eran-tzungo dietela, baina datorren urtean lanean jarraituko dutela finantzazioa handiagoa lortzeko eta, horrela, herriak behar dituen beste inbertsio batzuei aurre egiteko.