AKTUALITATEA


| 2026-05-18 10:56:00

Oiongo Udalak deitoratu du Arabako Foru Gobernuak herritik garraio arloan egindako eskaerari erantzun ez izana. Izan ere, Oiongo Udalak AlavaBusen gutxienez egunean lau maiztasun eskaintzea eskatu zion Arabako Foru Aldundiari. Izan ere, azken aldaketen ondorioz, gaur gaurkoz, Arabar Errioxako herririk populatuenak joan etorri zerbitzu bakarra du Logroñotik Gasteizera doan L9 linean. Horren ordez, eta beti ere bestelako baliabideak erabiliz, Mugikortasun Jasangarria eta Bide Azpiegituren Sailak Logroñora edota Biasterira joatea eskaintzen die Oingo herritarrei.

Hori dela eta, Oiongo Udalak egindako eskaera gaur eztabaidatu da Arabako Batzar Nagusietan baina eskaera ez da kontuan hartu. “Oiongo herritarrak kondenatzen dituzte mugikortasun arloan dituzten beharrak inondik inora ere asetzen ez dituen foru garraio batekin jarraitzera. Ulertezina da guztiz Arabako Errioxako herri populatuena den Oion zerbitzu bakar batekin uzta urtearen erdian, eskualdeko herri gehienek askoz zerbitzu gehiago dauzkaten bitartean, Errioxa Espainiarreko Abalos, San Asensio eta Briñas herriek barne”, kritikatu du Oiongo alkatea Jose Manuel Villanuevak.

Eskaera Oiongo alkateak berak eraman zuen pasaden martxoaren 16an Batzar Nagusietara. Eskaera udalbatzaren babesa zuen pasa den urteko azaroaren 12an mozio bat onartu baitzen. Bertan, eskaera zehatzak egiten zituen Oiongo Udalbatzak. Ekimena EAJren babesa izan zuen orduan, gaur ez bezala.

 “Oionetik planteatzen diren eskaerak guztiz onargarriak dira. Hori dela eta, uste dugu 2026-2027 ikasturtea hastearekin batera maiztasunak 1etik 4ra pasatu daitezen, Foru Sailak egin beharreko aldaketa abian jarri behar ditu, flota ere egokitzearekin batera inor lurrean geratu ez dadin autobusa txikiegia izateagatik. Baina ez dute egingo”, azaldu du Villanuevak.