AKTUALITATEA


| 2025-01-09 12:05:00

Oiongo udalerriko jarduera ekonomikoa sustatzeko eta udalerrian lokal hutsak okupatzen laguntzeko, Udalak laguntza deialdi bat onartu du.

Laguntza horrek lokalaren alokairua ordaintzen den 12 hilekoen % 50 hartuko du gehienez, eta hilean 300 euro gehienez. Horretarako, Oiongo Udalak 10.000 euro gorde ditu, baina partida handitu ahal izango da, beharrezkoa izanez gero.

Beste laguntza lerro bat sortu berri diren eta hileko alokairu gasturik ez duten negozioetarako zuzeneko dirulaguntza izango da. Laguntza hori 2.500€ koa izango da negozioa irekitzen den lehen urtean.

Eskaerak 2025ean zehar aurkeztu ahal izango dira Oiongo Udalean eta bateragarria da beste laguntza mota batzuekin. Dirulaguntza hau jaso ahal izango dute jarduera ekonomiko berri guztiek, baldin eta gutxienez urtebeteko errentamendu kontratua badute eta bide publikotik sarbide zuzena badute. Kanpoan geratzen dira, besteak beste, vendingekin, merkataritza gune handiekin, banku eta kutxekin, apustu etxeekin edo tabakoaren edo erregaien salmentarekin lotutako jarduerak.

Laguntza hauek jasotzen dituzten establezimenduek irekita egon beharko dute, gutxienez urtebetez, bestela, laguntzak itzuli beharko dituzte.

“Oion garatzea eta dinamizatzea da udalaren lehentasunetako bat dio Jose Manuel Villanuevak”, Oiongo alkatea.