AKTUALITATEA


| 2026-10-17 09:30:00

EH Bilduk Arabako Batzarra elkartu du Gasteizko bere egoitzan. Eva Lopez de Arroyabe EH Bilduren Arabako ahaldun nagusi izateko hautagaiak adierazpenak egin ditu hedabideen aurrean.   

EH Bilduk lanean jarraitzen du, jendearen beharrek kezkatzen gaituztelako. Eta gaurko batzarra horren adibidea da. Gaur bi gai aipatuko ditut astea baldintzatu dutelako.   

Batetik, etxebizitza arloan, Araban Bizi Bedi programaren ebazpenaren berri izan dugu. EH Bilduren ekimena izan da eta helburua da udalekin eta kontzejuekin  batera alokairu sozialeko etxebizitzak birgaitzeko. Guztira aurten 2,5 milioi euro banatu dira hamaika proiektu finantzatzeko. Hori da jarraitu beharreko bidea. 

Baina aste honetan ere ikusi dugu EAJk eta PSEk, bloke erreakzionarioaren eskutik, hau da, PPren eta Voxen eskutik, EH Bilduren ekimen bat bertan behera uzten zutela. Ekimenaren helburua, espekulazioaren aurka borrokatzeko, Arabako Batzar Nagusien berezko tresna bat erabiliz, hau da, zerga politikaren bidez. Eztabaida irekitzea besterik ez genuen eskatzen. Ez dugu ulertzen geldirik gelditzea.   

Bestetik, pentsioen arloan ere bi eredu daudela ikusi dugu.  EH Bilduk pentsio duinak eta nahikoak dituen sistema publikoa defendatu du. Bloke erreakzionarioak, aldiz, murrizketak eta pribatizazioak defendatzen ditu. Azken finean, eredu publikoa suntsitzea. 

Azken urteotan, EH Bilduk pentsio duinen alde lan egin du erakunde guztietan. Madrilen % 15eko igoera lortu genuen alargunentzako, KPIaren arabera igotzea ere lortu genuen, eta gutxieneko pentsioak igotzea ere eskatu genuen. Astelehenero bat egiten dugu pentsionisten mugimenduaren aldarrikapenekin. Beti ere, euskal sistema publiko justu baten alde. Hori izango da tresnarik onena euskal pentsionisten oraina eta etorkizuna ziurtatzeko. 

Ez dira promesak. Dagoeneko lortu ditugun hobekuntzak dira. 

Esandakoa, etxebizitzaren eta pentsioen arloan ez dugu etsiko. Jendea babesik gabe uzten duen bloke erreakzionarioaren aurrean, EH Bilduk jendea babesteko eta segurtasuna emateko konpromisoa hartu du.