EH Bilduk boto antifaxista eta memoriarekin bozkatzea eskatu du gaur, azaroaren 29ari begira. Lagrango Udalak 1936ko gerrak eta diktadura frankistak errepresaliatutako pertsona guztiei antolatutako omenaldian parte hartu ondoren egin du. "Gaur oroimenarekin eta borroka antifaxistarekin dugun konpromisoa berritzen dugu, faxismoa oso indartsu dagoelako. Hainbat lekutan ikusi dugu munduan zehar. Gure konpromiso antifaxistak ultraeskuinari aurre egitera behartzen gaitu, eta azaroaren 29an berriro erakutsiko dugu ", nabarmendu du Mikel Otero Kongresurako Arabako zerrendaburuak.
"Gerra-danbor hotsak berriro, pertsona eta herri gisa ditugun eskubideak jokoan dauden honetan, oroimena presente izango dugu hautestontzietara joaten garenean. Horregatik, azaroaren 29an, pertsona errepresaliatu horiek guztiak oroimenean ditugula, EH Bilduren boto-papera hartuko dugu, gerraren aurrean bakea, basakeriaren aurrean zibilizazioa, kapitalaren aurrean pertsonak eta eskubideak aldarrikatzen dituen herria garela erakusteko. Orain eta beti antifaxistak izango gara. Faxismoari aurre egitea posible da ", gaineratu du.