Gaur eguerdian amaitu da epea EH Bilduko Arabako Idazkaritza bozkatzeko eta proposamenak bilkideen %95aren babesa jaso du. Hortaz, Arabako Mahai Politikoak egindako proposamena berretsi egin du oinarriak. Ibon San Saturnino Murua izango da Arabako arduradun politikoa eta berarekin batera, Xabier Goikuria Oiarbide Politika Instituzionaleko arduraduna izango da, Andrea Ferrer Izar de Lafuente Eraketa arduraduna, Unai Gotxi Kastrexana Udalgintza arduraduna eta Rebeka Mtz, de Compañón Remírez Komunikazio arduraduna. Eva Lopez de Arroyabek eta Gasteizko hiriburuko arduradun politikoak osatuko dute Idazkaritza. Lehena berezko kidea da Arabako batzar Nagusietako bozeramailea delako eta bigarrena bilkideek hautatuko dute prozesu propioa egiten denean.
Bestalde, III Kongresuan onartutako Ponentzian eta Estatutuetan ezartzen denez, Herrialdeko idazkaritza izango da zuzendaritza organoa baina herrialdeko bilkideek hala erabakitzen badute, Herrialdeko Mahai Politikoa eratu ahal izango dute. Eta proposamen hori ere bozkatua izan da azken hiru egunetan eta bilkideen %95aren babesa jaso du. Hortaz, Arabak bi gaberako zuzendaritza eredu baten apustua egin du. Datozen asteotan abian jarriko da Arabako Mahai Politikoa osatzeko prozesua eta orduan Gasteizko arduraduna ere hautatuko da.
Bitartean honako hauek osatuko dute Arabako Idazkaritza.
IBON SAN SATURNINO MURUA. Gasteiz. 1975
Arkitektoa.
EH Bilduren Arabako Arduradun Politikoa (2021-2024).
Legebiltzarkidea (2024- )
EVA LOPEZ DE ARROYABE SAEZ DE MATURANA. Gasteiz. 1973
Zuzendaritzako idazkaritzan titulatua da.
Arabako Batzar Nagusietako bozeramalea (2023- ). Batzarkidea Arabako Batzar Nagusietan (2015-). Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea (2016-2020).
XABIER GOIKURIA OIARBIDE. Agurain. 1980
Ingurumen-kimikako goi-mailako teknikaria.
Gaur egun Arabako EH Bilduko politika instituzionaleko arduraduna eta Legebiltzarkidea.
REBEKA MARTINEZ DE COMPAÑON REMIREZ. Gasteiz. 1978
Kazetaritzan lizentziatua
Egun Arabako EH Bilduko komunikazio arduraduna.
UNAI GOTXI KASTREXANA. Artziniega, 1993
Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Gradua.
Partaidetza eta Komunitate-Garapen Masterra.
Zinegotzia Artziniegako Udalean 2015-2023 legealdietan.
Egun Arabako EH Bilduko Udalgintzako arduraduna.
ANDREA FERRER IZAR DE LAFUENTE. Gaubea. 1997
Hezkuntza eta ingurumen-kontrola.
Ingurumen-hezitzaile gisa lan egin du Valderejoko Parke Naturalean.
Gaur egun Gaubeako Udaleko zinegotzia eta EH Bilduko Eraketa arduraduna Añana.