AKTUALITATEA


| 2022-02-26 10:55:00

EH Bildu Araba batzarkide taldeak Jon Buesaren agerraldia eskatu du Kultura eta Kirola Batzordean, Arkaiako terma erromatarretako indusketetan 1976an agertutako Bakoren buruaren eskulturari buruzko azalpenak eman ditzan.

Jon Buesa Obretako foru ingeniaria zen 1976an, eta hark hartu zuen marmolezko buruaren ardura. Harrezkero, baina, desagertuta dago eskultura, eta Buesaren hitzetan, berak duena kopia bat baino ez da. Dena dela, buruaren arrastoa une hartan galdu zenez, Buesaren azalpenak eskatu ditu taldeak.

EH Bildu Arabak ezinbestekotzat jo du Arabako ondare arkeologikoa babestea, eta horrek berekin dakar ondare hori arabar guztien esku egotea. Ildo horretan, arkeologoen kolektiboen iritziekin bat dator batzarkide taldea: marmolezko lana berreskuratu behar da, haren egoera eta kontserbazio maila zein diren jakiteko, eta babesteko.