AKTUALITATEA


| 2023-03-24 10:36:00

Dulantzi eta N-104 errepideen arteko A-3110 errepidearen egoera txarra konpontzeko eskatu du EH Bilduk, Dulantziko bizilagunek egunero Gasteizera joan behar baitute.

Aiala Alonso EH Bilduk Dulantziko Udalean duen bozeramaileak adierazi duen bezala, “arazoa larriagotu egiten da Burgelutik igarotzen den errepidean; izan ere, behin eta berriz, konponbide partzialak eta adabakiak egiten dira, arazoa konpontzen ez dutenak”.

Egoera horren aurrean, EH Bilduk mozio bat aurkeztu du “Dulantziko Osoko Bilkurak Arabako Foru Aldundiari eska diezaion Dulantziko udalerriaren eta N-104 errepidearekin Gasteizerako norabidean duen bidegurutzearen arteko A-3110 errepidearen egoera txarrari behin betiko konponbidea emateko eta konponketa partzialak saihesteko beharrezkoak diren lanak egin ditzala”.