Araba. 2026-10-22 | Arabako Batzar Nagusietako Mahaiari igorritako idazki batean, ikasturterako onartutako egutegia aldatzea eta azaroaren 11rako aurreikusitako Batzar Nagusien osoko bilkura ez egitea eskatu dute, hainbat sindikatuk eta gizarte eragilek etxebizitza eskubidea bermatuko duten soldata duinen alde egindako Greba Orokor deialdiarekin bat egingo dutelako hiru batzarkide taldeek. Bozeramaile Batzordeak hartu behar du erabakia datorren asteartean