AKTUALITATEA


| 2023-07-04 09:59:00

Arratzua-Ubarrundiak atzo egin zuen antolakuntza osoko bilkura, eta bertan EH Bilduk hiru arloen kudeaketa bere gain hartuko ditu: Euskara, Berdintasuna eta Administrazio Batzarrekiko harremana, hain zuzen. Txetxu Zengotitabengoa arduratuko da Administrazio Batzarrekiko harremanez, Laura Sancho berdintasun arloaz eta Javier Ruiz de Arkaute euskarakoaz.

Horrela, legegintzaldi honetan Arratzua-Ubarrundiak kontzentrazio-gobernu bat izango du, eta osoko bilkuran ordezkatuta dauden hiru indarrek (bakoitza hiru zinegotzirekin) hainbat arloren kudeaketa hartuko dute beren gain, zinegotzi delegatuen figuraren bidez.

EH Bildurentzat soluzio ona da, hiru alderdiek azken udal hauteskundetan lortutako emaitzak ikusita. Txetxu Zengotitabengoa bozeramaileak, gainera, ziurtatu du berdintasuna zein euskara udaleko arlo guztiei eragiten dieten zeharkako gaiak direla, eta Arratzua-Ubarrundia bezalako udalerri oso sakabanatu batean Administrazio Batzarrekiko harremanen arloa ere balioetsi du, guztira hamaika herri eta 10 administrazio batzar baititu.