Araba

Albisteak

EH Bildu kezkatuta agertu da Aldundiaren aurrekontuen aurkezpenean gizarte zerbitzuei buruzko aipamen argirik ez dagoelako


Kike Fernandez de Pinedo: "Kezkagarria da ia inbertsio guztiak Gasteizen egitea, lurraldeen arteko desoreka areagotuz, aurrekontuaren% 0,2 baino ez baitu erabiltzen gure herrien despopulazioari aurre egiteko"

| 2019-11-14 12:22:00

EH Bildu-k salatu duenez, Ramiro Gonzalezen gobernuak ez du batzarkide taldea kontutan izan aurrekontuen proiektua egiteko. "Adierazgarria da aurrekontuak aurkeztu izana, ohikoa zen bezala, aurretik inolako kontakturik egin gabe. Horrek, EH Bildu-rekin aurrekontu hau adosteko borondaterik ez dagoela pentsatzera garamatza", kritikatu du Kike Fernandez de Pinedo bozeramaileak.

Foru Gobernuak emandako datuei begira, EHBildu "kezkatuta" agertu da Ahaldun Nagusiak gizarte politikei buruz egin duen azalpenarekin: "Ez du proiekturik zehaztu eta 30 segundutara mugatu da".

Bestalde, Gonzalezek inbertsioetan zazpi proiektu baino ez ditu aipatu, horietako sei Gasteizen, nahiz eta oraindik proiektu horiei buruzko informaziorik ez izan: Salburua, tranbia, BEI, Mendizorrotzako anpliazioa, Auditorioa eta Antzoki Zaharraren eraberritzea. "Kezkagarria da inbertsio ia guztiak Gasteizen planteatzea, lurralde desoreka larriagotuz, aurrekontuaren %0,2 baino ez baitu bideratzen gure herrien despopulazioari aurre egiteko".

EH Bildu-k aurrekontuen proiektua mahaiaren gainean duenean, bere iritzia zehaztuko du