Fronte Popularraren inguruan osatutako gobernu legitimoaren aurka Francok estatu kolpe militarra eman zuela 90 urte bete dira aurten. Hori dela eta, EH Bildu, Podemos Euskadi, Ezker Anitza, Berdeak Equo eta Suma Mugimenduan alderdiek fronte zabalak eta gutxieneko programak sortzeko deia egin dute, "Atzoko eta gaurko faxismoaren aurka, errepublikak eraiki" lelopean.
Aipatutako alderdiek defendatzen dute bloke horrek bere gain hartu behar duela Estatua bere eremu guztietan demokratizatzeko zeregina, bere errealitate plurinazionala aitortuz, gutxiengoak errespetatuz, herritarren askatasunak eta eskubideak bermatuz eta Estatuan zein Europan herri klaseentzat erabateko alternatiba demokratiko eta ilusionagarria sortuko duen fronte antifaxista bat artikulatuz. Estatu-kolpe hura, 40 urteko diktadura, jazarpena, askatasunik eta justiziarik eza salatzeko ekitaldia ere izango da. Era berean, ahanzturaren eta bidegabekeriaren eta krimen horiengatik dagoen zigorgabetasunaren aurkako ekitaldia izango da. Hori dela eta, datorren larunbatean, uztailak 18, berriro eskatuko dute, nazioarteko irizpideak betetzea, hau da, egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak.