AKTUALITATEA


| 2026-05-08 14:15:00

EH Bilduren Udal Taldeak osoko zuzenketa aurkeztu dio Udal Gobernuak planteatutako 2026. urterako aurrekontu-proiektuari, proiektuak udalaren egoera ekonomikoa kontuan hartzen ez duela uste baitu. Emendakina aurkezteko arrazoi nagusien artean, plangintzarik eza, udal diru-kutxak konprometitzen dituzten konpromiso-kredituak sartzea, diru-sarreren eta gastuen arteko desoreka nabarmena eta gastu-muga ez betetzea nabarmentzen dira. Horiek dira, EH Bilduren aburuz, aurrekontu proiektuaren gabezia handiak.

Lehenik eta behin, EH Bilduk salatu du aurrekontu-plangintzarik ez egoteak eta obra handiak eraikitzeak arriskuan jartzen dutela udal-diru kutxen etorkizuna, eta horrek inplikatzen duela diru-laguntza handiak galtzea edo konpromiso-kredituak galtzea; izan ere, 2027rako 2 milioi euro baino gehiago izango dira finantzaketa propioan.

Bigarrenik, EH Bilduk nabarmendu du gastu eta diru-sarreren partiden arteko desoreka, aurrekontu-egonkortasunaren helburua ez betetzeak dakarrena. “Urteak pasa ahala egiaztatzen ari gara ez betetze hori ez dela puntuala, egiturazkoa baizik. Gero eta diru gutxiago geratzen da itsulapikoan eta arriskuan jartzen ari gara udal diru-kutxen etorkizuna”, nabarmendu du Jon Berganzak, Amurrioko Udaleko EH Bilduko bozeramailea.

“Aurrekontuak egiteko prozesua, bildutako edo bildu gabeko proiektuak edo azkenean planteatutako aurrekontua egikaritzen den edo ez alde batera utzita, aurrekontu proiektuak ez die Amurrioko herritarren egungo beharrei erantzuten eta larriagoa dena, egonkortasun finantzarioa arriskuan jartzen dute”, gaineratu du Berganzak.