Legutioko EH Bilduko Udal Taldeak eskaera bate gin du atzo Goianen izandako suteari buruzko osoko bilkura monografikoa egiteko. Ekimen horren bitartez, EH Bilduk sutearen inguruan dagoen informazio guztia eskuratzea, ondorioak argitzea eta berriz ez errepikatzeko bermeak ezartzea nahi du EH Bilduk.
Era berean, Legution erroldatu den idazkian, Arabako Foru Aldundari, Eusko Jaurlaritzari, Otua Taldeari eta Urrunaga eta Goianeko zein Urrunagako Administrazio Batzarrei deia egiten zaie “Goianeko ingurumen hobekuntzarako lan mahaia” berriz osatzeko eta behingoz jasangarria ez den egoera honi amaiera jartzeko.
Izan ere, OTUA taldearen enpresek eragiten duten kutsadurak salaketa eta kexa ugari sortu ditu, bereziki Goiain eta Urrunagan bizi edota lan egiten duten herritarren artean.
Aurreko legealdian, arazo honi soluzioa emateko helburuarekin, Legutioko Udalak bultzatu zuen instituzio arteko mahai bat osatzea. Baina 2024ko otsailean, Legutioko Udalak mahai horiek bertan behera uztea erabaki zuen.
Hiru hilabete geroago, sute hau izan da eta horren ondorioz, bertako herritarrak zein langileak euren etxetan edo lantokietan gelditu behar izan dira, leihoak itxita, hodei toxikoa sahiestu ahal izateko.