AKTUALITATEA


| 2021-06-02 16:35:00

Asparrenak ustekabean berreskuratu du Nestor Basterretxearen eskultura bat, duela 25 urte Aratz mendiaren gailurretik desagertutakoa. Aritz Albisu herriko bizilagunak ustekabean aurkitu zuen asteburuan. Gaur Araian Gorka Nasterretxea eskultorearen semea, eskultura aurkitu zuen bizilaguna eta Txelo Auzmendi alkatea elkartu dira. 40 kilotik gorako brontzezko pieza erreskatatu ondoren, Udalak eskultorearen familiarekin aztertuko du eskultura kokatzeko lekurik egokiena.

 

Lanak “Araba” izena du, eta 1995. urtearen inguruan jarri zen, hainbat artelan euskal gailurretan jartzeko ekimen baten barruan. Baserretxearen obra Aratz mendian kokatu zen, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa batzen diren gailurrean. Jatorrizko pieza zurezkoa da, baina gailurrean brontzezko erreplika bat jarri zen, eta handik gutxira desagertu egin zen.