AKTUALITATEA


| 2020-02-11 09:22:00

EH Bilduk eta Elkarrekin Arabak Arabako Batzar Nagusietan agerraldia egiteko eskaera erregistratu dute, Arabako Suhiltzaileak erakundeko zenbait ordezkarirekin bilera bana egin ostean. Bilera horietan, suhiltzaileek lan baldintza eskasak medio duten euren lan egoera zaila jakinarazi diete.

Bi batzarkide taldeei Arabako suhiltzaileen hainbat ordezkarik helarazi dieten moduan, erabateko komunikazio falta dago erakunde autonomoaren eta Arabako Foru Aldundiaren artean, eta, besteak beste, ekipamendu egokia eta prestakuntza espezifikoa izateko beharra aldarrikatzen dute egun. Langile falta ere kritikatu dute, izan ere, askotan bi suhiltzailerekin egiten dituzte guardiak parke txikietan.

Hori guztiagatik, Elkarrekin Arabak eta EH Bilduk agerraldia eskatu dute, Bozeramaileen Batzordean onartzeko.