AKTUALITATEA


| 2025-02-28 09:01:00

EH Bilduko Mahai Politiko Nazionala osatzeko prozesua behin amaituta, gaur zabaldu da epea Arabako EH Bilduko Idazkaritzarako proposamenak egiteko. Arabako Mahai Politikoak publikoa egin du bere proposamena: Xabier Goikuria Oiarbide Politika Instituzionaleko ardurako, Andrea Ferrer Izar de Lafuente Eraketa ardurarako, Unai Gotxi Kastrexana Udalgintza ardurarako eta Rebeka Mtz, de Compañón Remírez Komunikazio ardurarako.

Martxoaren 3tik 10era proposamen alternatiboak egiteko aukera egongo da eta bozketa edota berrespena martxoaren 12tik 15era burutuko da. Arabako Idazkaritiza, beste bi kidek osatuko dute: Arabako Arduradun Politikoa den Ibon San Saturnino Muruak eta Arabako Batzarkide Taldeko bozeramailea den Eva Lopez de Arroyabe Saez de Maturanak.

XABIER GOIKURIA OIARBIDE. Agurain. 1980

Ingurumen-kimikako goi-mailako teknikaria.

Gaur egun Arabako EH Bilduko politika instituzionaleko arduraduna eta Legebiltzarkidea.

REBEKA MARTINEZ DE COMPAÑON REMIREZ. Gasteiz. 1978

Kazetaritzan lizentziatua

Kazetari lanetan aritu da hainbat komunikabidetan.

Egun Arabako EH Bilduko komunikazio arduraduna.

 

UNAI GOTXI KASTREXANA. Artziniega, 1993

Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Gradua.

Partaidetza eta Komunitate-Garapen Masterra.

Zinegotzia Artziniegako Udalean 2015-2023 legealdietan.

Egun Arabako EH Bilduko Udalgintzako arduraduna.

 

ANDREA FERRER IZAR DE LAFUENTE. Gaubea. 1997

Hezkuntza eta ingurumen-kontrola.

Ingurumen-hezitzaile gisa lan egin du Valderejoko Parke Naturalean.

Gaur egun Gaubeako Udaleko zinegotzia eta EH Bilduko Eraketa arduraduna Añana.