AKTUALITATEA


| 2023-11-24 11:01:00

Laudioko Udalak Latiorron, Gardean eta Aretan, hurrenez hurren, gidatutako lehenengo hiru Auzo Batzarrak amaitu dira, herritarren erantzun oso onarekin gainera. 100 pertsona baino gehiagok hartu dute parte aste honetan egin diren topaketetan eta horietatik 18 bolondres aurkeztu dira Auzo Kontseiluak sortzeko.

 

"Gure bizilagunen erantzuna oso positiboa izan da hiru zonaldeetan, orain haiek defendatuko dituzte beren interesak eta beharrak auzoko foro lokaletan, beti ere Udalaren laguntzarekin. Espero dugu hurrengo batzarretan sintonia parte-hartzaile eta kolaboratibo bera mantentzea", nabarmendu du Nagore Gomara Zeharkako Politiken zinegotziak.

Datorren asteako topaketak Arraño (Kultura Etxea) eta Ugarte (Lezeaga Aretoa) auzoetarako izango dira, azaroaren 28an eta 29an, hurrenez hurren. Azken auzo- batzarrak abenduan izango dira; hilaren 11n Landaluzeko (Kultura Etxea) auzoko batzarra egingo da, 12an Landa Eremukoa (Kultura Etxea) eta 14an Erdialdekoa (Kasinoa). Saio guztiak 18:30ean izango dira.

 

AUZO-BATZARRAK

 

 

AUZOA

DATA

ORDUA

TOKIA

ARRAÑO

AZAROAK 28

18:30

ARRAÑO GELA - KULTUR ETXEA

UGARTE

AZAROAK 29

18:30

LEZEAGA ARETOA

LANDALUZE

ABENDUAK 11

18:30

ARRAÑO GELA - KULTUR ETXEA

RURAL

ABENDUAK 12

18:30

ARRAÑO GELA - KULTUR ETXEA

CENTRO

ABENDUAK 14

18:30

KASINOA