AKTUALITATEA


| 2020-05-29 08:33:00

Pandemiaren hasieratik, EH Bildu Amurriok Udal Taldeak sarritan azpimarratu du beharrezkoa dela Udal talde guztiei ideiak eta proposamenak aurkezteko aukera ematea, bai eta egoera horri aurre egin ahal izateko ahal den guztia adostea ere.

Horregatik, deitoratu du martxoaren 13tik, lehen aldiz lankidetzarako erabateko prestasuna eskaini eta eztabaidarako eta akordiorako mahaia osatzeko eskatu zutenetik, aste honetara arte erantzunik jaso ez izana.

"EAJren Gobernu Taldeak alde bakarretik hartu ditu erabaki guztiak, gurekin kontatu gabe eta gure proposamenak entzun gabe", adierazi du Iñaki Ibarluzea bozeramaileak.

Gainera, alderdiak adierazi du egin diren bilerek gobernu-taldeak hartutako erabaki batzuk jakinarazteko baino ez dutela balio izan, baina ez dela negoziatzeko eta adosteko borondaterik izan. Batzuen berri sare sozialetatik ere izan dute.

Hala ere, "EH Bildu Amurriok berretsi nahi du herritarren alde lan egiten jarraituko dugula, hori izan da beti gure konpromisoa eta hala izaten jarraituko du", esan du Ibarluzeak.