AKTUALITATEA

Justizia Soziala | 2026-04-21

Pello Otxandiano EH Bilduren Legebiltzarreko burua Naiz Irratian elkarrizketatu dute, gaur goizean.

«Hemen, EAJ eta PSE egunero xextran ari dira gai kritiko eta funtsezkoen inguruan. Ez dago etorkizuneko proiektu sendorik eta epe ertain-luzeko begiradarik. Nexo komun bakarra gobernuetan irautea da».

«Etxebizitza krisia ez da kasualitatea: hamarkada luzeko politika okerren eta hartu ez diren erabakien ondorio zuzena da. Alokairu prezioak mugatu, hutsik dauden etxeak mobilizatu, espekulazioari aurre egin eta inbertsio publikoa handitu behar da».

«Hiru printzipio planteatzen ditugu: hizkuntza eskubideak errespetatu, bi hizkuntza ofizialen arteko berdintasun efektiboa bermatu eta pragmatismoaz eta enpatiaz jardun. Hortik abiatuta eztabaidatu dezagun zein den erritmoa eta zein den intentsitatea administrazioa elebidun bihurtzeko».