AKTUALITATEA

Justizia Soziala | 2025-01-09

«Eskandalua da Gotzone Sagardui sailburu ohi eta EAJko militanteak osasun pribatura jotzea erabaki izana, Osakidetzan dugun mediku faltarekin eta bizi dugun egoera larriarekin.

EH Bilduk zuzenean interpelatu nahi ditu Pradales lehendakaria, EAJko kargudunak eta Euskadiko Alderdi Sozialista, gai horri buruz duten iritzia jakiteko. Zuen ustez, hori bateragarria al da hainbeste eskatzen den eredugarritasun horrekin? Hori bat al dator EAJk eta PSEk duten politika ulertzeko moduarekin?

EH Bilduk osasun zerbitzu publikoarekin duen konpromisoa berretsi nahi du. Gaur egun, inoiz baino gehiago, politika egiteko beste modu bat defendatzen dugu, etikan, eredugarritasunean eta publikoarekiko konpromisoan oinarritua».