AKTUALITATEA

Justizia Soziala | 2024-11-19

Nerea Kortajarena EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak argi hitz egin du RNEko elkarrizketan koalizioak Eusko Jaurlaritzari DBEa kobratzearekin lotutako iruzurrak salatzeko kanpaina kentzeko egindako eskaerari buruz, kanpaina hori «kaltegarria» dela iritzita. «Mezu horrek kriminalizatu eta erosi egiten du eskuinak eta ultraeskuinak DBEari eta haren hartzaileei buruz urte askotan transmititu dituzten mezuak», kritikatu du Kortajarenak. Ildo horretan, Gobernuari zuzenketa bat egiteko ere eskatu dio, «erabat arduragabea da ultraeskuinaren kontakizuna elikatzen duen eta berdintasunerako eta gizarte-kohesiorako zutabeetako bat den sistema bati zilegitasuna kentzen dion kanpaina bat egitea», azpimarratu du.

Aurrekontuen negoziazioei dagokienez, bozeramaileak esan du bileretara «marra gorririk eta aurreiritzirik gabe» joaten direla. «Eztabaidatu daitezkeen proposamenekin. Aurrekontuen negoziazioa ez delako excel-taula bat koadratzea, akordio politiko bat lortzea baizik». Halaber, eztabaida fiskalari dagokionez, aipatu du EAJren eta PSEren akordioaren inguruan, oraingoz, kenkari fiskalen zerrenda luze bat baino ez dela ezagutzen. «Ez da sakoneko zerga-erreforma izan beharko lukeenaren muinera joaten. Nolanahi ere, Araban eta Gipuzkoan onartzeko gehiengorik gabe, negoziatzera ireki beharko dira», amaitu du.