«Aske eta berdinen Euskal Herri bat lortzeko bidean dugun konpromisoa azpimarratzeko», EH Bilduk deituta Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute gazte independentistek. Bertan, hainbat gaztek lagunduta, Xabi Ruiz de Larramendik eta Izar Hernandok hartu dute hitza. Hona egindako adierazpenak.